Euskalgintza laguntzeko eta euskaraz irakurtzeko
”Igandean Falangeak Gasteizen antolatu zuen elkarretaratzean, horiei aurre egin zien gazteen aurka oldartu zen Ertzaintza. Irudietan ikus daitekeenez, ertzain batek Ibarrari tiro egin zion metro gutxira. Ondorioz, masailezurra apurtu, ahosabaia erori, hortz bat galdu eta beste bi galtzeko bidean da
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak jendez bete dira gaurko zeuden greba eta lanuzte deialdiei erantzunaz. Palestinari elkartasuna adierazteko oihuen artean nabarmendu da "Boikot Israel, Palestina askatu" dion leloa, eta Palestinako banderek jantzi dituzte Euskal Herriko herri eta hiriak.
Gaurko deituta dauden greba eta lanuzteekin bat egiteko eta Palestinako genozidioa salatzeko hainbat ekintza egin dituzte bart gauean eta gaur goizean Euskal Herrian.
Italiako Poliziak hogei bat lagun atxilotu ditu astearte iluntzean Udine hirian, Italiako selekzioak Israelen aurka jokatu duen futbol partidaren atarian, Palestinar herriaren aldeko manifestazioa amaitu osteko liskarretan.
María Corina Machado sionistazalea Bakearen Nobel saridun izendatzeak tu egiten dio oinarrizko giza eskubideen aldeko edozein asmo, erakunde edo ekintzaileri. Eta lehen unetik ez du ezkutatu: Venezuelako kolpistak saria Trumpi eskaini dio. Bake sarirako bere burua aurkeztu duen horri, bere herrialdean bertan hainbat hiritan armada hedatzen ari zen bitartean, migratzaileen aurkako sorgin ehizan lagundu eta bere politikekin ados ez dauden herritarrei aurre egiteko. Aurtengoa Bakerik Gabeko Nobeldunen zerrendara gehitu da, ondoko kideak biltzen dituena: gerra krimenen sustatzaile Juan Manuel Santos kolonbiarra, japoniar jatorriko 120.000 estatubatuar kontzentrazio-esparruetan sarrarazi zituen Henry Kissinger presidentea edota drone bidez historian pertsona gehien hiltzeko agindua eman zuen agintari Barack Obama. Bizi gaituen mundua orriotako irudiaren antzekoa da. Surrealista, baina aldi berean, sakonean, “ulergarria”.
Argazkia: Protesta bat AEBetako Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuen Agentziak Portlanden dituen instalazioen aurrean. S. Lam / Getty Images
Testua: Axier Lopez