Albiste gehiago

Kalean egunero ikusten duzu arazoa. Ez zaizu bidezkoa iruditzen. Beste auzokide batzuek ere hala iritzita, antolatzen hasten dira. Eta horrela, zure denbora eta indarra eskainita, borondate hutsez, zer jana ez dutenak laguntzen dituzu astero. Ez gutxi gainera, 300-400 lagunen otordu bakarraren banatzaile bilakatzeraino. Eta horren aurrean botere politikoak zer egingo eta herritarren gizatasuna, elkartasuna eta antolaketarako gaitasuna txalotu eta hedatzen lagundu beharrean, ekimena debekatu eta publikoki kriminalizatzen zaitu, gainera. Migratzaile txiroak etsai arrotz gisa aurkeztu nahi dizkigun eskuin muturrak uste duguna baino errazagoa du sarbidea, kanpora begira progre itxurak egin baina barrutik arrazakeriaren arra ernaldua duen klase politikoari esker.

Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Asko baloratzen dut zuena lana, beti iruditu zait kalitatezko kazetaritza egiten duzuela, eta nire ekarpentxoa egin nahiko nuke.

Iruñetik Jeanne Mayu
Azoka
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...