Larunbatean Hernaniko Udalak beharrezkoa den oroimen ekitaldia egingo du herriko hilerrian 1936an frankistek hildako 200 lagunak gogoratzeko. Baina zeintzuk izan ziren krimen horien arduradunak? Zeinek sustatu eta agindu zituen fusilatzeak? Komeni da izen horiek ere ez ahaztea.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Francoren heriotzaren ondoren, 1936ko fusilatuen senideak haien gorpuak berreskuratzen hasi ziren Nafarroan. Hasierako desobiratze haiek ezkutuan egin ziren, erakundeen laguntzarik gabe; hainbat herritar eta apaiz konprometituren ekimena izan zen, Ollakarizketako hobian 1979an... [+]
1936an faxistek hildako bost milizianoren gorpuak aurkitzeko Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den lanetara sartzea debekatu diote Hondarribiko Abotsanitz udal taldeko zinegotziari eta historialari bati, salatu dutenez.
Igande honetan inauguratu zuten Nafarroako Elo herrian 1936ko uztaila eta azaroa bitartean falangistek eta erreketeek fusilatu zituzten 106 pertsona oroitzen dituen parkea. Eloko Teileriako hilobi komuna dago bertan, 36ko Gerrako Nafarroako hobirik handiena.
Testigantza baten lorratzari segika aurkitu dituzte frankistek 1936an hildako Martzelo Lasa olaberritarraren hezurrak, eta 83 urte geroago senideei eman dizkiete.
Ostiralean aurkitu zituzten 1936ko Gerrako lau gorpuak Urbikaingo Amildegia izeneko inguruetan, eta astelehenean egin dute deshobiraketa.
Urtebete joan da gure osaba Antonio Arrizabalaga Ugarteren gorpuzkiak berreskuratu nahian tramiteak berriro hasi genituenetik; gorpuzki horiek lurpetik atera, eraman eta Erorien Haranean lurperatu baitzituzten, sendiaren baimenik gabe. Urtebete luze honetan gutxi aurreratu dugu... [+]
Lizarrustin fusilatutako olaberriarraren gorpuzkiak igandean bueltatu zizkioten familiari.
EHUren Giza Eskubideen Unesco katedrarekin eta Aranzadi Zientzia elkartearekin batera egindako datu bilketatik Eusko Jaurlaritzak dio 1936tik 1945era 19.998 pertsona hil zirela Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, horietatik 5.887 gizateriaren kontrako krimena izan zirela ondorioztatu... [+]
Gipuzkoako Aldundiak kereila jarriko du Jose Aristimuño Aitzol apaiz eta euskaltzale tolosarraren eta Florencia Olazagoitia Arrasateko militante sozialisten kasuak argitzeko, Donostiako epaitegian.
2011n Aranzadiko kideek 59 gorpu gordetzen zituen 1936ko Gerra garaiko hobia ireki zuten Burgosen.