Irungo bizilagun bat hil da Panticosan izandako elur jausi baten ondorioz

  • Beste bi mendizale ere hil dira ezbeharrean. Istripua astelehen eguerdian gertatu da, Tablon tontorraren magalean. Sei mendizale harrapatu zituen elur jausiak: hiru hil dira eta laugarren bat, Ordiziako (Gipuzkoa) 29 urteko emakumea, ospitalean artatu dute. Dagoeneko jaso du sendagiria.


2025eko abenduaren 30ean - 10:19
Azken eguneraketa: 11:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Elur jausi batek harrapatuta, hiru mendizale hil ziren astelehenean Panticosan (Huesca, Aragoi, Espainiako Estatua); haietako bat 48 urteko Eneko Arrastua irundarra (Gipuzkoa) izan da.  Hiru hildakoez gain zauritu bat ere izan da: 29 urteko Ordiziako emakume bat ospitaleratu dute hiportermiak jota; dagoeneko jaso du sendagiria. Hasiera batean hiru hildakoak euskal herritarrak zirela jakinarazi zuen Aragoiko Gobernuko Barne zuzendari nagusi Miguel Ángel Claverok, baina gero gezurtatu da informazio hori. Hildakoen gorpuak Zaragozako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte. Eneko Arrastua euskal herritarraz gain, hildako beste biak espainiarrak dira: Jorge García-Dihinx pediatra, La meteo que viene blogaren egilea eta sare sozialetan ezaguna, 55 urterekin hil da; beste biktima, 36 urteko Natalia Román izan da. Hedabide batzuen arabera García-Dihinxen bikotekidea da.

Tablato tontorraren magalean, Panticosako bainuetxeen hego-ekialdean, 2.700 metroko altuerara geratuta da istripua. Claverok emandako xehetasunen arabera, elur jausiak eski zeharkaldia egiten ari ziren sei pertsonako taldea harrapatu du. Bizia galdu duten hiruez aparte, bik euren kabuz atera ahal izan dute handik, eta seigarrena, 29 urteko emakume ordiziarra, hipotermiak jota eraman dute Huescako erietxera. Onik atera direnen mendizaleen artean 60 urteko gizon ordiziarra dago, Goierriko Hitza-ren arabera zauritutako emakumearen aita; eta onik atera den bestea Zaragozako 51 urteko gizon bat da. Hain zuzen, bi horietako batek eman zuen abisua larrialdi zerbitzuei, asteleheneko 13:00tan.

Berria jakin orduko etorri dira agintari politikoen elkartasun mezuak. Euskal Jaurlaritzako Lehendakari Imanol Pradalesek Jaurlaritzaren izenean sare sozialetan zabal du mezua: “Doluminik sentituena helarazte diet Pirinioetan gaur gertatutako mendei istripu tragikoan hil den pertsonaren senitarteko, lagun eta gertuko guztiei. Gobernu osoa zuen esanetara dago une zail hauetan behar duzuen guztian laguntzeko. Har dezala atseden bakean. Goian beude!”. Irungo alkate Cristina Labordak ere doluminak eman ditu.

Aragoiko Gobernuko presidente Jorge Azcón Panticosako heliportura gerturatu da eta bere doluminak eman ditu. Ezbeharra “zorte txarreko gertakaritzat” jo du eta hildakoak “adituak” zirela esan du.


Eguneraketa berriak daude