2015etik desobiratutako frankismoko biktimen %30 identifikatu dituzte Nafarroan

  • Frankismoak 3.500 pertsonatik gora hil zituen Nafarroan, eta oraindik ez dira gorpu guztiak berreskuratu. 2016tik desobiratu di diren 138 gorpu edo gorpuzkietatik 47 pertsona identifikatu dituzte DNA bankuaren bitartez .

Nafarroako Memoria Institutua

2025eko abenduaren 23an - 09:33
Azken eguneraketa: 15:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Gobernuak frankismoko biktimak 2015etik gaur arte aurkitu, desobiratu eta identifikatzeko egindako balorazioa argitaratu du ohar bidez. Nafarroa Garaian faxistek 3.526 pertsona fusilatu zituzten1936ko Gerran eta osteko diktadura frankistan. Memoriaren Nafarroako Institutuak 269 hobi komunen mapa jarri zuen herritarren eskura Oroibidea atarian. Biktimak identifikatzeko bidean, 2016an Desobiratze Plana jarri zuen abian, "elkarte memorialistekin lankidetzan zein Aranzadi Zientzia Elkartearekin egindako hitzarmenen baitan eta NASERTICen inplikazioaren bidez". 47 pertsona identifikatu dituzte DNA bankuaren bidez, berreskuratutako gorpuen %30.

2016tik 38 desobiratze egin eta 136 gorpu errekuperatu dituzte, baina oraindik Nafarroan 850 pertsona inguru aurkitzeko daude. Azken urteetako aurrerapen teknologikoak lagundu dute identifikazio lanetan, eta horren aritu da NASERTIC enpresa publikoa, Nafarroako DNA bankua da eta desagertutako familien laginak erabilita. Identifikazioa lortuz gero, "errepresaliatutako pertsonen gorpuzkiak familiei formalki ematen zaizkie".

Lur azpian liburuaren edizio berritua

Nafarroako Gobernuak Bajo Tierra. Desobiratzeak Nafarroan 1939-2025. Lur Azpian. Desobiratzeak Nafarroan 1939-2025 liburuaren edizio berritua argitaratu du. 1936ko Gerratik gaur egunera arte "Foru Komunitatean egindako memoria-ekintzak biltzeko koru-lana da", azaldu du gobernuak. "Familiek eman zioten hasiera gorpuen desobiratze prozesuari, eta 1978tik 1980ra bitartean bereziki bizia izan zen; 2003tik aurrera senideen elkarteek lanean jarraitu zuten; eta 2015ean, Nafarroako Gobernuak hartu zuen lekukoa familien kemenak bultzatuta".

 Nafarroako Gobernua

 

 

 


Fusilatuen bila kanalean gehiago
2020eko abuztuaren 31
Ezkabako ihesaldia
Paula eta Paulina

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...