Vatikanoa ostutakoa itzultzen hasi da

Argazkia: The Canadian Press
Argazkia: The Canadian Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Vatikanoak Kanada eta Quebeceko jatorrizko herriei kendutako 62 objektu itzuli berri ditu; berez, Frantzisko aita santuak hartu zuen espoliatutakoa itzultzeko erabakia, baina ez zuen hil aurretik gauzatzea lortu. Inuiten, metis herrien eta Lehen Nazioen pieza horiek duela mende bat, 1925ean, iritsi ziren Vatikanora.

Ofizialki “doantzak” zirela esan zuten orduan, baina misiolari katolikoek baimenik gabe espoliatu zituztela salatu izan dute beti jatorrizko jabeek. Herri indigenek gogo onez hartu dute erabakia, baina objektuok garbiketa erritualak behar dituztela adierazi dute. 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...