Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako behi guztiei dermatosi nodularren aurkako txertoa jarri nahi die Jaurlaritzak

  • Espainiako Gobernuko Albaitaritzako Alerta Sanitarioaren Sarearekin izango duen bileran proposatuko du neurria Jaurlaritzak. Pasa den astetik debekatuta daude abere azokak, otsailera bitarte; prebentzio neurri gisa.


2025eko abenduaren 29an - 12:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehenean da biltzekoa Espainiako Gobernuko Albaitaritzako Alerta Sanitarioaren Sarea, eta bilera horretan Eusko Jaurlaritzak eskatuko du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako behi guztiak txerta ditzatela dermatosi modularraren aurka. Prebentzio neurrien garrantzia azpimarratu du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Amaia Barredok, zeina bileran izango den, gogorarazita duela hilabete Katalunian zegoela kutsatze fokua murriztu zutela prebentzio neurriek. Era berean, azaldu du bertan kasurik atzeman ez bada ere, inguruan izan badirela azaldu du ; azaldu duenez, duela gutxi gaitzaren kasu gehiago azaldu dira Estatu Frantseseko lau eskualdetan. 

Txertaketa neurri “logikotzat” jo du Barredok, fokua "hain gertu" egonda. Espainiako Gobernuak egin zuen azken Osasun Alerta bileran Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Aragoiko Gobernuak behien txertaketaren inguruan galdetu zuten, eta Espainiako Ministerioak proposatu zien txertaketak soilik mugatik gertu duden eskualdeetan egitea.

Egun debekatuta daude abere azokak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: lehengo astean hartu zuen erabakia, otsailaren 26ra arte indarrean egongo dena. Debekuaren helburua behietan eragina duen dermatosi nodular kutsakorraren hedadura eragoztea izan da. Azokak debekatzeaz gain, bestelako neurriak ere hartu dituzte: abelburuak garraiatzeko neurriak zorroztu dituzte eta derrigorrezkoa izango da animaliek izan ditzaketen intsektuak akabatzea, hiltegirako joan-etorrian izan ezik. 

Laborarien blokeoaren amaiera

Pirinio Atlantikoetako Prefeturaren kalkuluen arabera, milioi batetik gorako kostua eragin dute orotara laborarien mobilizazioek. Asteartean ELBk egin antzera CR Coordination Rurrale sindikatuak aurreko ostiralean Ahurtiko autobidea blokeoa kendu zuen, Kazetak argitaratutakoaren arabera. Pirinio Atlantikoetako CRk esan zuen Eguberri eta Urteberri egunetan blokeatzen jarraituko zutela, baina ez du bete hitz emandakoa. 


Eguneraketa berriak daude