Duela gutxi, Gustavo Petro nire presidente miretsiak behin eta berriz salatu du Venezuelak AEBetako armadagatik jasaten duen setioa, eta Venezuelari setioa amaitzeko trantsizio-gobernua behar dela esan du. Baina historian gertatutakoari erreparatzen badiogu, uste dut horrelako gauza bat egitea Estatu Batuetako inperialismoak nahi duena egitea litzatekeela, mende bat baino gehiago baitarama herrialde hartako oligarkiaren bidez Venezuelako herritar guztien bizitza baldintzatzen. Adibidez, Gomez presidentearen diktaduran, Estatu Batuetako txotxongiloa, 1908-35 urteetan gobernatu zuena, Venezuelako petrolioaren %92 AEBetako transnazionalek eramaten zuten. Geroago, Acción democratica alderdi politikoak, edo Carlos Andrés Perez eta Luis Herrera Campins presidenteak, Gomez presidentearen bide beretik joan direnez, Chavismoa bakarrik saiatu da Venezuelaren baliabideek Venezuelako herriarengan eragin zuzena edukitzea. Zirkunstantzia honengatik, bere ekonomia itotzeko era guztietako erasoak jasan ditu, bai 2017an zigorrak ezarriz, bai 2025ean, %25eko muga-zerga ezarriz Venezuelari petrolioa edo gasa erosten dioten herrialdeei, eta tarifa berriak jarriz Hego Amerikako herrialdeari. Beraz, uste dut estatuek eurek nahi duten bezala antolatzeko autonomia errespetatzen ez den bitartean, ez dudala zentzurik ikusten Venezuelan trantsizioko gobernua eskatzeak eta bai, aldiz, AEBetako gobernuari Venezuelako nazioa bakean uzteko eskatzeak.
Patxi Aznar Bellido
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.