Musikariak.eus: Spotifyri boikota egiten dieten euskal artisten ideia berri bikaina

  • Musikariak Palestinarekin ekimenekoak Spotify erabiltzeari utzi zioten, Palestinaren aldeko ekintza gisa, Spotifyko burua Israelgo armagintzaren sustatzaile delako eta, hortaz, genozidioaren konplize, esan dezakegu. Euskal musikarien talde horrek orain webgune/aplikazio argitaratu dute euren musika entzun ahal izateko: Musikariak.eus 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 24an - 07:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bandcamp bidez antolatutako zerbitzu interesgarria da. Beste musika-biltegi horretan dago, baina jogailua integratuta dago Musikariak.eus-en, eta horrela entzuten ahal da talde edo musikari bakoitzaren musika. Eta erosteko aukera ere bai, bakoitzaren Bancamp loturaren bidez.

Gainera, bisitatzen baduzu Musikariak.eus mugikorrarekin ikusiko duzu ohar ba: Instalatu. Ez da aplikazio bat jaitsi eta Androidean instalatzen duzula, baizik eta webgunearen mugikorreko bertsio baterako sarbidea lortzen duzula, aplikazio-ikono baten bidez lasterbidea ere lortzen duzula mugikorrean, eta a ze ikono politarekin gainera.

Hona mugikorrarekin kantu bat jotzen:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.