Euskara, arabiera eta amazigera bilduko dituen hiztegia aurkeztuko dute

  • Aiaraldeko euskalgintzaren kontseiluaren eskutik, hiztegi berria abenduaren 26an 19:00etan Laudioko kasinoan aurkeztuko dute. Poltsiko hiztegia komunitateak laguntzeko sortu dute, eta beste bi hiztegi ateratzeko asmoa dutela adierazi dute.


2025eko abenduaren 18an - 08:10
Azken eguneraketa: 17:36
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskara, Arabiera eta Amazigera hizkuntzak biltzen dituen hiztegia argitaratuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Laudioko kasinoan abenduaren 29an aurkeztuko dute 19:00etan poltsiko hiztegia. Azaldu dutenez, hiztegia izatetik haratago doa, “gure eskualdean bizi diren komunitateak bultzatzeko ekimena" dela azpimarratu dute. Era horretan, helburua da, euskara ardatz hartuta, hizkuntza komunitateen arteko ezagutza eta partekatzea sustatzea.

Proiektu baten hasiera

Aqharas elkartea, AEK eta Arabako Foru Aldundiak lagunduta, aurrera atera da hiztegia eta paperetik harago joateko asmoa dauka. Besteak beste, hiztegiaren kapituluak bideoan grabatuko dituzte eta QR bidez hainbat material gehigarri bilduko dira (hiztegiaren tifinag bertsioa –amazigh hizkuntza batzuk idazteko erabiltzen den alfabetoa da–, arabiera irakurtzeko transkripzio latindarra, Euskararen Erreminta Kutxa...). Adierazi dute doako 2.000 ale argitaratu dituztela ikastetxe, erakunde, norbanako eta komunitateen artean banatzeko.

Azken urte honetan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskualdeko ikastetxeekin batera Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa eta Gurasoleku proiektuak egin ditu. Aurrera begira ere, hiztegi honen ondoren, beste bi hiztegi kaleratuko dituztela adierazi dute.


Hizkuntza gutxituak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...