Beste bi behargin hil dira lan istripuetan, Azagran eta Laudion

  • 59 urteko emakumea kamioiak harrapatuta hil da Azagran (Nafarroa); lan istripu ez traumatiko batean, 58 urteko gizona Laudion (Araba). 2025ean 74 behargin hil dira lan istripuetan.


2025eko abenduaren 31n - 12:25
Azken eguneraketa: 13:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urteko azken astean Hego Euskal Herrian lan istripuek bi hildako eragin dituzte. Astelehenean kamioi batek 59 urteko emakume bat harrapatu du Azagrara zihoala (Nafarroa ). Erkidegoko Gizarte Zerbitzutan familiei laguntzen lanean zebilen Nafarroa hegoaldeko herri desberdinetan. CCOO sindikatuak salatu duenez, "presio handia" jasotzen dute erabiltzaileei eskaintzen zaien arreta denbora eskasa delako. Gehitu du herri batetik bestera “korrika” batean ibili behar izanak arriskuak dakartzala. Sindikatuak esan du arriskuaz ohartarazi ziotela mankomunitateko presidenteari, hiru istripu izan zituztelako hainbat langilek.

Beste ezbeharra Laudion (Araba) gertatu da. LABek salatu duenez 58 urteko langilea hil da, lan istripu ez traumatiko batean. Sindikatuak gogorarazi du mota horretako istripuak –bihotzekoak, iktusak eta beste– heriotza eragiten duten lan istripuen lehen kausa bilakatu direla: "Lan zehatz batzuetan gertatzen dira, lanean jasotzen diren presioak, estresa bihotzekoak eta zirkulazio gaitzen ezinbesteko faktoreak dira eta gehienetan oinarrizko faktore gauzatzaileenak dira". Sindikatuak eskatu du lan eskubideak bermatuko dituzten politikak egin ditzatela.

74 pertsona hil dira 2025 urtean lan istripuen eraginez.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...