Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Amonaren etxera bizitzera joanen banintz, zer aldatu eta zer mantenduko nukeen gogoeta partekatzea otu zait. Amonarik gabeko etxean, amonaren presentzia bizirik baitago etxeak gordetzean duen materialtasun eta espazialitatean. Egur ilunezko armairuak, oihalak leihoetan eta altzarien gainean, paperez eta gotelez estalitako paretak, moketak logelaren batean, zatika berritutako zoru eta pareta lerroak, sinismen katolikoari lotutako objektuak, moldaturak sabaietan, ateetan eta zokaloetan. Bizimodu baten lekuko ere bada, errezibidorearen garrantzia bizilagunaren aurrean, sukaldeko bizitza, bizitzaren fase desberdinak etxeari eskatu dizkion egokitzapenak. Gaur egunean amonaren etxean sartzeak garai baten dekorazio joerak, objektuak eraikitzeko modu bat eta materialtasunari ematen zitzaion balio jakin baten bizipena bat-batean kolpez sentitzera behartzen zaitu. 

Etxearen zenbait txokok posible egiten dute filmetako irudiak berreraikitzea. Zeren objektu eta materialekin batera, amonaren etxeak gurekin daramagun bizi-uneekin du lotura. Sukaldeko mahaian tomatea botiletan sartzea, amonaren ibilkera geldoa pasilloan zehar, oheko izaren hoztasuna, sofa inguruko hizketaldiak, beirazko kopak jantokiko ontzitegian garbi gordeta, terrazako landare eta lore pote guztien ureztatzeko patxada.

Amonaren etxean edozein esku-hartze mota egitea denboraren igarotzearekin ariketa (eder bat) egitea da. Joera nostalgikoarekin (materialtasuna bere horretan gelditzeko nahia) konektatzea gizatiarra bada ere, hain justu denboraren oinarria aldaketarena bada, gakoa da iraganeko denborarekin nola nahi dugun erlazionatu eta gaurkotasunak nola eragingo dion erlazio horri zehaztea. Harreman material eta espazial berri bat sortu beharko da amonaren etxekoarekin, baina ezinbestean emaitzak aldaketak ekarriko ditu. Ohitura bat berreskuratu daiteke eta baita errepikatzerik nahi ez dugun egoera bat ekidin ere, eta dena izango da amonaren etxearen oroimen omenaldiaren parte. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude