ARGIA astekariaren egutegia estreinatu zuten Euskal Herriko etxeetan

Duela
104
urte

1922ko urtarrilaren 1ean,

ARGIA astekariaren egutegia estreinatu zuten Euskal Herriko etxeetan. Liburu-almanake formatuan argitaratu zen hamabost urtez eta azkena 1936koa izan zen. Eduki erlijiosoez gain, euskara eta Euskal Herria zituen ardatz, baita testu eta ilustrazio originalak ere. ARGIAk 1992an abiatu zuen berriro esku artean duzun orriz orriko egutegi-takoa.

Iturria:

Joseba Intxausti, Euskal almanaka eta egutegiak (1856-2007) (Iker bilduma, 21. zkia, 2008)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...