Urrian sexu erasoa leporatuta lau pertsona atxilotu zituen Iruñeko Udaltzaingoak, baina pasa den ostiralean DNA probak egin ondoren aske gelditu ziren. Atxiloketak egin zirenean Cristina Ibarrolak (UPN) eta Carlos García Adanerok (PP) sare sozialetan eta hedabideetan oinarririk gabeko mezu arrazistak zabaldu zituzten. Mezu horien harira, Iruñeko alkate Joseba Asironek adierazi du udal gobernu taldea eta migratzaileen kolektiboa kriminalizatu nahi izan dituztela bi bozeramaileek, eta beraien dimisioa eskatuko dutela hurrengo osoko bilkuran.
Iruñeko Karpa Unibertsitarioan izandako bortxaketarekin zerikusia zutelakoan, Iruñeko Udaltzainak lau pertsona atxilotu eta espetxeratu egin zituzten urria amaieran, baina DNA probak egin ondoren atxilotuak aske utzi ditu Iruñeko lehen zenbakiko Epaitegiak pasa den ostiralean. Sare sozialen bidez UPNko lehendakari eta Iruñeko alderdi bereko zinegotzi Cristina Ibarrolak eta PPko bozeramaile Carlos García Adanerok, mezu arrazistak zabaldu zituzten pertsona horien inguruan. Iruñeko udal gobernua osatzen duten alderdiek (EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa) Ibarrolaren eta Adaneroren dimisioa eskatuko dute, "arduragabeki" jokatzeagatik eta "gezur arrazistak" zabaltzeagatik. Urtarrileko udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute dimisio eskaerarekin.
Asteartean egindako prentsaurrekoan Iruñeko alkate Joseba Asironek bi bozeramaileei egotzi die diskurtso xenofoboak zabaltzea, baita udal gobernua eta migratzaileen kolektiboa "kriminalizatzeko" helburuarekin egiaztatu gabeko informazioa erabili izana ere.
Asironek adierazi du udal gobenuak orain arte ez duela adierazpenik egin "erantzukizun instituzionalagatik". Zurekin Nafarroako Txema Mauleonek gaineratu du, Bozeramaileen Batzordeak UPNko eta PPko kideei jakinarazi ziela erasoaren biktimak ez zuela nahi ikerketaren inguruko daturik zabaltzea, eta hala ere, mezu arrazistak zabaldu zituztela hedabideetan eta sare sozialetan.
Ibarrolak ez du barkamenik eskatu zabaldutako mezuen inguruan, eta Asironi aurpegiratu dio ez zuela "karpako milaka gazteren segurtasuna bermatu" eta "saltatu" egin zuela sexu erasoen protokoloa. García Adanerok, bere aldetik, gobernu taldeari egotzi dio oposizioko alderdiei "informazioa garrantzizkoa" ezkutatu izana.
PSNk urtarrileko mozioaren alde egingo du, "horrelako kasu larri baten aurrean, biktima babestea eta erasotzailea aurkitzea lehenetsi behar dira, beste guztia zarata politikoa da. Horrek ez dio laguntzen justiziari ezta elkarbizitzari ere", adierazi du mezu bidez talde horretako bozeramaile Marina Curielek.
https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20
https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20
https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20
https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20
https://x.com/crisibarrola_/status/1984931793888288926?s=20