Trump eta Zelenskik bakearen bidean optimismoa saldu dute, baina urrun da akordioa

  • Floridan egin duten bilerak berriz ere agerian utzi du Ukrainako gerraren korapiloa askatzeko zailtasuna: Volodímir Zelenski eta Donald Trump bake plan baten inguruan hurbildu badira ere, lurraldearen auzian eta segurtasun bermeetan jarraitzen du desadostasun nagusiak.
     


2025eko abenduaren 29an - 12:44
Store Norske Leksikon
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igandean Volodímir Zelenski eta Donald Trump Floridan bildu dira, azken horren etxean, Mar-a-Lagon. Ukrainan bakea lortzeko bidean aurrerapausoak eman baditizte ere, ez dute akordiorik lortu. Izan ere, betiko horma berdinarekin egiten dute topo: ez Errusiak ezta Ukrainak ere ez dute lur eremurik galtzeko asmorik.

Washingtonek proposatutako, eta bi herrialdeetako negoziazio taldeek doitutako, hogei puntuko bake plana negoziatzera iritsi da Zelenski Floridara. Hiru ordu pasatxoko bileraren ostean, bi mandatariek adierazi dute planaren %90 baino gehiago adostu dutela. Baina zifra horiek zalantzagarriak dira, desadostasunaren ehuneko txiki horretan lur eremuak eta herrialdeen babesa baitaude. Hogei puntuko planaz gain, Trumpek bakea lortzera bidean lantaldeak sortzeko proposamena egin du.

Zelenskirekin bildu aurretik, Trumpek Putinekin hitz egin du telefonoz. Jakitera eman dutenez, Putinek AEBetako lantaldeak sortzeko proposamena onartu du, baina ez hogei puntuko plana, Ukrainari eraso ez egiteko ituna eta NATOren segurtasun bermeak ez dituelako onartzen.

Bestalde, Ukrainiako presidenteak proposatu du frontearen egungo lerroa bere horretan uztea eta haren menpe dagoen Donetsk eskualdeko zati batzuetan gune desmilitarizatu bat ezartzea. Halaber, NATOn ez sartzea eta Errusiak Zaporiyiako zentral nuklearra kudeatzea onartzen du. Trukean, EB Europako Batasunean sartzeko eta Errusiak berriro erasorik ez egiteko bermeak eskatu ditu. 

Korapiloa ezin askatu

EBn sartzeko berme demokratikoen barruan, eta Washingtonen presiopean, Ukrainak hauteskundeak eta akordioari buruzko erreferendum bat egitea posible ikusten du. Hala ere, kontsulta hori ezingo da egin su-etenik ez dagoen bitartean, eta Errusiak horri uko egiten dio. Moskuk adierazi du armak behin betiko ituna dagoenean bakarrik isilduko direla.

Europako Batasuneko mandatari batzuk ere batu dira bilerara, bideodei bidez. EBren eta Ukrainaren harremanak onak badira ere, Von der Leyenek adierazi du Ukrainaren berreraikuntzan lagunduko dutela soilik "segurtasun-berme sendoak" dauden bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude