Estoril (Portugal), 1956ko martxoaren 29a. Alfonso Borboikoa, gerora Espainiko errege izango zen Juan Carlosen anaia txikia, tiro batek jota hil zen, 14 urte zituela, anaia nagusiaren aurrean.
Gertatutakoaren berri ematen lehena Espainiako gobernu frankista izan zen, komunikatu labur baten bidez: “Alfonso infantea anaiarekin batera errebolberra garbitzen ari zela, armak tiro egin zuen, kopetan jo zion, eta minutu gutxitan hil zen. Istripua 20:30ean gertatu zen, infantea Ostegun Santuko... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Frankismoa