Iturria ez idortzeko
”Igandean atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak egotzita, eta astelehenean aske utzi dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Larunbat arratsaldean ke zutabe handia bistaratu zen Zubietako erraustegian. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak garrantzi handirik eman ez dion arren, gertakariak hainbat herritar eta eragileren kezka eta haserrea eragin ditu.
Euskara “mundu guzira” zabaltzeko 1545ean Bernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae liburua ikusgai jarri dute Baionako Euskal Museoan, urtarrilaren 11ra arte. Inprimatutako lehen edizio horretatik ezagutzen den kopia bakarra Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen da, eta aldi baterako Euskal Herrian izango da.
Donald Trumpek ostegun goizaldean iragarri zuen Hamas eta Israelen arteko akordioa eta ostiral goizaldean berretsi du Israelgo Gobernuak. Oraindik, alabaina, ostiral goizean Gazan Israelgo okupazio armadaren erasoak gertatzen ari ziren, besteak beste Khan Younis hirian.
Espainiak Abya Yalan aurkitu du bere existentziaren arrazoia. Espainiartasunaren erreferentzia arruntik ez zuenez, urriaren hamabia aukeratu zuten, amets neokolonialaren eta aberriaren handitasunaren festa bihurtuta. Beraz, halakorik izatekotan, Amerika da Espainiaren aurkitzailea. 500 urte eta gero, ez da gai bere kabuz bere burua azaltzeko, bestearen zapalkuntza du beharrezko. Espainiaren sorkuntza eta garapen biolentoa elementu zibilizatzaile gisa aurkezten digute mestizajearen, fusioaren, ebanjelizazioaren eta “hizkuntza komunaren” legenda zoriontsuarekin batera. Beste batzuk zintzoagoak dira, eta berbera aldarrikatzen dute, baina mozorrotik politikoki zuzena kenduta. Horiek dira, Israelgo kolonoen gisan, asteburuan Gasteizen azaldu diren memeak. Baina are arriskutsuagoak dira hispanitatearen semea den egungo sistema kolonial eta arrazista “kultura eta aniztasun” gisa saltzen dutenak. Sánchez presidentea hala mintzo izan da faxismoak “jai nazionaltzat” finkatu zuen egunean. Espainiaren historiako (euskaldun asko tartean) epopeia militar handienaren nostalgia beti indar handiagoz itzultzen da haien aberria etorkizunik gabe geratzen hasten den orotan.
Argazkia: Aitor Karasatorre / Foku
Testua: Axier Lopez