Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Aktualitateaz duen ikuspegi independenteagatik. Eta gainera, euskaraz!

Elgoibartik Ane

Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre egin eta faxismoaren kontrako aliantzak sortzea aldarrikatu dute, beren borroka zenbait erakunde publikok merkantilizatzeko eta desitxuratzeko egiten duten ahaleginaren aurrean, “lelo hutsekin eta ortzadarraren koloreekin mozorrotuta”. Kapitalismoak haizatzen duen askatasun indibidualaren eskutik ez da (sexu) askapena etorriko, hori nahitaez kolektiboa izango da: “Nahitaezkoa dugu sistema kapitalista, patriarkal, zisheterosexista eta koloniala iraultzea askapena guztiona izango bada”.

Argazkia: Donostiako manifestazioaren osteko Ballroom erakustaldia. Aitor Karasatorre / Foku
Testua: Axier Lopez

Laburrean
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
Azoka