2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Amaitu berri den ekaina erregistroak daudenetik beroena izan da, Euskalmetek argitaratutako txostenaren arabera. Hilabeteko tenperaturak "oso beroak izan dira" eta hezetasuna protagonista izan da batez ere Gipuzkoa ekialdean. Aurtengo batez besteko tenperaturak, 1991-2020 aldiarekin konparatuta, 3,1 gradu igo dira. Horren aurrean 25 abisu eman ditu Euskalmetek, horietako bi alerta laranjak. Munduko Meteorologia Erakundeak dio herritarrak tenperatura altuetara "ohitzen ikasi" behar dutela, gero eta normalagoa izango baitira bero boladak.
Ehunka hildako Europan
Instituzio publikoek argitaratzen dituzten datuak ez direla guztiz zehatzak salatu zuen Greenpeacek, muturreko beroak eragiten dituen heriotzak hildakoek zituzten bestelako osasun arazoekin lotzen dituztelako. Muturreko beroak osasun arazo horiek areagotu egiten ditu eta beraz, "zaila" da erregistro ofizialek eskaintzen duten irudiarekin beroaren inpaktua neurtzea.
Datu zehatzagoak lortzeko MoMo sistema sortu zuen Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak tenperaturak berak eragindako heriotzak ezagutzeko. Horren arabera, ekainean tenperatura dela eta 407 pertsona hil ziren Espainiako Estatuan. Adina faktore erabakigarria da MoMoren sistemaren arabera, hildakoen %97ak 65 urte baino gehiago baitzituen.
Frantziako Estatuan 300 pertsona baino gehiago artatu dituzte suhiltzaileek eta 1.300 ikastetxe inguru itxi dituzte. Italian aire zabalean lan egitea debekatu zuten 47 urteko langile baten heriotzaren ondoren.
Europako hainbat puntutan alertan daude oraindik baina tenperaturak leuntzen joango dira hurrengo eguneetan.
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]