LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

  • Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 

2023ko LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren mobilizazioa, Bilbon. EHGAM

2025eko ekainaren 27an - 12:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainaren 28a izango da larunbatean, LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna. "Kalera aterako gara, sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatzera", adierazi du EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak, argitaratutako oharrean. Aurten ere "harrotasuna borroka dela" ozen aldarrikatuko dutela jakinarazi du mugimenduak, eta genero-disidente izatea "borrokarako indar eta palanka" bihurtu behar dela, inoiz baino gehiago: "Harrotasuna, izango bada, beste jendarte eta mundu bat eraikitzeko indarra izango da, zapalkuntza orori aurre egiteko bultzada". 

Egungo testuinguruaz ere ohartarazi du EHGAMek: "Zoritxarrez, beste urte batez, gure begien parean genozidio bat aurrera eramaten ari diren unean egingo ditugu gure aldarriak. Palestinar erresistentziarekin gaude". Horren harira, euskal instituzio eta enpresei Israelekin duten kolaborazio oro etetea exijitu diete. Mugimenduak kezka adierazi du mundu mailan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren "faxismoaz eta ideia faxistetaz". Horren aurrean, "autodefentsa transmaribibolloa" aldarrikatu dute, eta faxismoaren kontrako aliantza sortzea azpimarratu: "Aurrean izango gaituzte, erresistitzeko prest gaude. Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua".

Instituzioei kritika

Faxismoaren hedapenaren aurrean, instituzioek euren borrokaren "merkantilizazioa" eskaintzen dutela salatu du EHGAMek. Horren adibide gisa aipatu dituzte Bilbao Bizkaia Harro edota LGTBI+ turismoa sustatzeko ekimenak eta antzerakoak, "non gutxietsi eta iraindu egiten den hamarkada hauetako LGTBIQ+ borroka". EHGAMen aburuz, ekimen horiek hirien turistifikazioa, espekulazioa, etxebizitzaren garestitzea, lanaren prekarizazioa eta pobretzea baino ez dakarte, "gutxi batzuen mesedetan" pentsatutakoak baitira: "Transmaribibollo gehienon bizi-baldintzak okertzea, alegia, lelo hutsekin eta ortzadarraren koloreekin mozorrotuta".

“Askatasun” indibidualaren ideiaren fartsa

EHGAMek argi utzi nahi izan du aldarrikatzen duten askapena "zerikusi gutxi" duela neoliberalismoak eskaintzen duen “askatasun” indibidualaren ideiarekin. Izan ere, mugimenduak badaki zer den kapitalak eskaintzen duena: "Kontsumoan oinarritzen den 'askatasuna', gutxi batzuentzako pribilegioa, gehiengoa kanpoan uzten duena". Horren aurrean, zera aldarrikatu du EHGAMek: "Ozen diogu gure askapena ez dela izango askapena, guztiona ez bada. Ez dago askapenik migranteak, arrazializatuak, sexu-langileak, langile pobretuak… kanpo uzten badira".

Kolektibotasuna azpimarratzea

"Sexu askapenaren aldeko borroka nahitaez izan da eta izango da kolektiboa", mugimenduak azaldu du oharrean, eta "norberak bere generoa autodeterminatzeko eskubidea" aldarrikatu dute: "Norberak bere gorputza nahi bezala moldatzeko eskubidea, norberak bere desirak nahi bezala bizitzeko eskubidea". Eskubide horiek "eraldaketa sozial eta kolektibo baten barruan" baino ez dira egiaz gauzatuko, EHGAMen esanetan, eta horregatik uste dute inoiz baino beharrezkoa dela "trans, bollera, marika, bisexual, intersexual, ez-bitar, asexual, sexu-langile eta gainontzeko gorputzen arteko sareak" osatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


2024-06-07 | Uriola.eus
Bilbao Bizkaia Harro-k erakunde publikoetatik 400.000 euro jaso izana gaitzetsi du Ehgamek

Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude