Sanferminak ate joka, greba mugagabea hasi dute billabesetako langileek

  • Asteartean eginiko bozketan, enpresako zuzendaritzak eginiko proposamenari uko egin eta grebari eustea erabaki dute Iruñeko garraio publikoko autobus gidariek. Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan %70ko gutxieneko zerbitzuak eskaintzea proposatu du. 


2025eko uztailaren 02an - 12:18
Euskalerria Irratia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egun erabakigarria zuten asteartea billabesetako –Iruñeko eta Iruñerriko garraio publikoko autobusak– gidariek, aurreikusita baitzuten greba mugagabeari ekitea lan hitzarmena berritzearen harira abiatuko borrokan. TCC Moventis enpresako zuzendaritzak langile batzordeari helarazitako azken proposamena eztabaidatzeko, ordea, egun bat atzeratu zuten grebaren hasiera, eta autobus publikoen zerbitzua osatzen duten 412 langileek bozkatu zuten eskaintza: 264k egin zuten alde eta 148k aurka. Hortaz, asteazkenetik hasita greba mugagabeari ekin diote autobus gidariek, sanferminak hasteko bost egun falta direlarik.

Lanuzteak sanferminetan izango duen eraginak behartuta, Iruñerriko Mankomunitateak autobus publikoen gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: sanferminak hasi bitarte, puntako orduetan %60koak izango dira; behin sanferminak hasita, berriz, puntako orduetan %70koak izatea proposatu dute. Enpresa batzordeko iturriek Orain hedabide digitalari jakinarazi diotenez, Iruñeko eta Iruñerriko garraio publikoko autobus gidarien artean greba erabateko jarraipena izaten ari da, eta enpresa gutxieneko zerbitzuak betetzen ari da. 

Ez da lehen aldia billabesetako langileek lanuztera edo protestara jotzen dutela. Izan ere, autobus gidariek urte eta erdi daramate enpresarekin duten lan hitzarmena berritzeko borrokan. Horren aurrean, TCC Moventiseko zuzendaritzak proposatu die soldatak KPI Kontsumo Prezioaren Indizearen arabera ezartzea, baina langileek hori "atzerapausotzat" hartu dute, aurreko lan hitzarmenean jada jasota baitzegoen. 

Billabesetako langileek eginiko manifestazio bat. UGT Nafarroa

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude