Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Apartheid isilaren geltokiak
2025-06-18

Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde osoaren hiriburu izan zen Jerusalem, hamaika poeta, idazle eta zinemagileren betiereko musa. Egun, legez zatituta, eta ilegalki okupatuta eta anexionatuta dago. Eta begi eta foku guztiak Gazan dauden bitartean, palestinarrek jarraitzen dute beren lurrean ilegalak izaten, etxeetatik kanporatuak izaten, eta giza eskubideen urraketak pairatzen. Hori guztia Jerusalemen mugen barruan ari da gertatzen, Euskal Herriko eta nazioarteko enpresa askoren laguntza eta onespenarekin.

Elkarrizketa: Maria Ortega Zubiate

Bideoa: Manex Moreno Uharte

Donostiako manifestazioko irudiak: Eneko Arzuaga Iridoi

Azpidatziak: ARGIA

Egilea(k):
ARGIA
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...