“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

  • Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.

Argazkia: Eider Iturriaga / ARGIA CC BY-SAArgazkia: Eider Iturriaga / ARGIA CC BY-SA
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Oihana Bartra Arenas. Bilbo, 1984

Bilbok, bertsolaritzak eta euskarak “korrontearen kontra doan jendearekin” elkartu dute Bartra. “Niri gustatzen zaidan jendea hori da: sinisten duen gauzen alde borrokatzen duena”, dio. Agian, horregatik elkartzen ditu astero bertsotan ikasi nahi duten señora mordo bat: bertsolari izateko beste modu batzuk eraiki daitezkeelako. Berak ere sinisten duenaren alde jarraitzen duelako horrela.

Bizkaiko bertsolari txapelketa hasi da berriz ere. 
Bai [hasperen luzea egin du]. 

Udaberriko fasea jarraitu duzu?
Inguruko batzuk ibili dira fase horretan, baina txapelketarekin ahalik eta gutxien konektatzen saiatu naiz. 41 urte dauzkat, 14 nituenetik parte hartu dut txapelketetan, eta oraindik ez dut lortu txapelketa modu lasai eta bizigarrian bizitzea. Aurten ere tripako mina jarri zitzaidan e-maila jaso nuenean; baina izena eman dut.

Zergatik? 
Ez noa txapelketara nire borondatearen kontra. Errespetu handiz parte hartu dut beti, eta txapelketak gauza on asko eman dizkit; esate baterako, 2023ko Bizkaiko finalean egotea ederra izan zen. Hala ere, nik benetan nahiko nukeena da txapelketan ez parte hartzea: beldurragatik jarraitzen dut hor.

Beldurragatik?
Bai. Bertsolari izateko modu nagusietako bat txapelketan egotean datza oraindik ere.

Bertsolari izateko bide batera ohituta gaude: eskolarteko txapelketak, gazte sariketak eta herrialdeko txapelketak. Badago, gaur egun, bertsolariak plazaratzeko beste bide bat sortzeko bermerik?

Baietz eta ezetz iruditzen zait aldi berean. Alde batetik, beste zirkuitu eta balidazio mota batzuk ari dira sortzen. Baliteke bertsolari izaterainoko bidea aldatzen hasi izana, baina beste alde batetik, txapelketak pisu handia izaten jarraitzen du, eta plazak horren arabera banatzen dira. Ez erabat, baina bai nagusiki. 

Bizkaiko azken finala aipatu duzu. Bost emakume izan ginen han. Zuretzat zer esan nahi izan zuen?
Bertsotan hasi ginenean bertsolaritza zen argazkitik argazki horretara egin dugun bidean pentsatzen dudanean hunkitu egiten naiz. Bertsozaleak ez diren lagunak baditut, eta jasan dugunaz hitz egiten diedanean ez dute ulertzen nola heldu garen honaino. Eta geuk ere askotan ez dakigu zergatik ez dugun utzi jasan duguna jasanda. 2023ko Bizkaiko finaleko argazkiak sinbolikotik benetakotik baino gehiago izango du ziurrenik, baina erakustaldi bat izan zen. Hemen gaudela esateko modu bat, gelditzeko etorri ginela.

"41 urte dauzkat, 14 nituenetik parte hartu dut txapelketetan, eta oraindik ez dut lortu txapelketa modu lasai eta bizigarrian bizitzea"

Zer jasatea tokatu zaizu zuri, batez ere?
Nire ibilbidea aletuz gero, zertzelada finagoak egongo dira, baina ateratzen zaidan lehenengo gauza da: baboseoa. Askotan sentitu dut erasoa bertsotan ari nintzela: gure gorputzari buruzko komentarioak, gurekin larrutan egiteko desioari buruzko bertsoak… batzuetan gordin esan digute, eta beste batzuetan fin, baina bertso saio guztietan zegoen. Normalizatuta geneukan. Batzuetan pentsatzen dut hori izan zela gizon bertsolariek gurekin harremanak izateko zuten modu bakarra. 

Argazkia: Eider Iturriaga / ARGIA CC BY-SA

Emakume bertsolariek askotan salatu dute emakumeen kupoa betetze hutsagatik egon direla saio askotan. Zure kasuan kupoa bikoitza da: emakumea eta gune ez euskalduneko bertsolaria. 
Hainbeste urte oholtzan egin eta gero, uste dut bertsozale eta antolatzaile multzo batek ezagutzen nauela. Beraz, deitzen badidate nik egiten dudana gustatzen zaielako da. Dena den, badira oraindik ere neska bat behar dutela berbalizatzen dizutenak telefonoaren beste aldetik. Gero, argi daukat bilbotarra izateak, edo euskaldun berria izateak eraman nauela kupo batzuk betetzera, baina era berean, baldintza horregatik beragatik ez dudala zenbait eremutan kantatu. Litekeena da nik ez izatea zenbait eskualdetan funtzionatzeko hizkuntzarik, baina hala den edo ez erakusteko aukerarik ere ez didate eman. Kupoak eman dizkit saio batzuk, baina kanporatu egin nau beste batzuetatik. 

Zu hasi zinenetik hona, bertsoaren panorama zertan aldatu da, aldatu baldin bada?
Asko aldatu da, eta aldi berean ez da hainbeste aldatu. Emakumeen presentzia hor dago, eta egun, genero disidenteak ere badira bertsolari. Horrek bertsolaritza beste leku baterantz darama. Guk oholtzara salto egin genuenean deserosotasun batzuk sortu ziren zenbait jenderen artean, eta orain, uste dut helburua gu ere deseroso sentiaraztea izan behar dela beste batzuentzat. Jakina, aurrera egin ahala erreakzioak sortuko dira. Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa. Gizartean gertatzen dena errepikatzen da gure artean, eta hor goaz borrokan. 

"‘Baboseoa’ jasan izan dut. Askotan sentitu dut erasoa bertsotan: gure gorputzari buruzko komentarioak, gurekin larrutan egiteko desioari buruzko bertsoak..."

Hainbat lekutatik iritsi den kritika da bertsolaritzan ideologia bat dela nagusi. Hori horrela dela uste duzu?
Egungo gizartean egoteko edo parte izateko modu bakarra balidatzen da, eta esango nuke, hor bai gailentzen dela ideologia bat: oso eskuinekoa. Gurearen moduko esparru batean, justu horren kontrako mugimendua izatea deserosotasuna sortzen duena ez dut ulertzen. Eta gainera, ez da egia bertsolaritzan diskurtso bakarra dagoenik. Arazoa izango da, orain entzuten diren diskurtsoek hazkura sortzen dutela edo batzuk ez daudela eroso diskurtso horien parte sentituta. 

Diskurtso horietara heltzeko bidea egin da. Zeu lehen baino erosoago sentitzen zara bertsotan? 
Dudarik gabe! Ez da Kasualitatea, Izan Inurri… eta halako plazetan, esate baterako, askoz erosoago sentitzen naiz. Beste saioetan ere gozatu egiten dut, baina hor nire bertsiorik onena ematen dut, lasai egoten naiz, ez dut sentitzen nire bertsokideek epaitu egingo nautenik, publikoarekin konplizitate berezia sortzen da… halako saioetan dagoen giroak eta diskurtso aldaketak erosotasuna ekarri du niretzat edo guretzat. Ez ditzagun gauzak nahastu baina: askorentzat erosotasuna beti egon da. Eta orain, agian, gu eroso sentitzen garen eremu eta gaietan deseroso sentitzen hasi direlako leporatzen digute gure gaietatik kanpo ezin kantatua. 

Edozelan ere, diskurtsoaren garapena ona da guztiontzat: gure posizioa etengabe errebisatzera behartzen gaitu. Denok ari gara bidea egiten. Kontua da batzuk prest gaudela baldintza horietan ikasteko eta garatzeko eta beste batzuek ez daukatela gogorik haien lekutik mugitzeko. 

Orain hasiko bazina bertsotan, egin duzun zer ez zenuke egingo?
Gaur egungo Oihanak gaur egungo mundutik erraz esan lezake zer ez lukeen egingo, baina 15 urteko Oihana hark,1990eko hamarkadan, Adidas txandala jantziko luke berriz ere bertsotan ahalik eta ikusezinena izateko: orduan ezin izan zuelako besterik egin. 

41 urte bete dituzula esan duzu: 18 zenituenetik kantatu duzu Bizkaiko txapelketan, ehundaka plaza egin dituzu, Euskal Herriko txapelketan ere kantatu duzu… emakume askoren kasuan bezala, ordea, emakumeez edo feminismoaz hitz egiteko bakarrik deitzen dizute. Aitortza falta dagoela iruditzen zaizu?
Zenbat aldiz esan diguten lehenengo egiteko bertsotan ondo, eta gero hitz egiteko feminismoaz eta gure gauzez. Izan ere, gu beti ari gara, ustez, gure gauzez hitz egiten. Baina guk egiten duguna ere bertsolaritza da, maiuskulaz. Hortik dator aitortza falta. Dena dago kanonarekin lotuta, eta kanona gizona da. Ez dezagun ahaztu biziarazi dizkiguten zenbait egoerek eraman gaituztela feminismoaz hitz egitera. Bertsolaritzan zehazki, eta kulturan orokorrean, gero eta gutxiago interesatzen zait kanonari erabat lotuta dagoena. 

Zer da zuri interesatzen zaizuna?
Interesatzen zaizkit emakume izatearren gurutzatzen nauten gauza guztiak, eta agian horregatik interesatzen zaizkit emakume bertsolariak. Adibidez, adinari lotutako kezkak baditut: nolakoa izango da adineko emakume bertsolari baten bizitza, nola aldatuko dira gure arteko harremanak adinarekin… eta gero munduan gertatzen diren gatazka handi eta txikiekiko ardura ere badaukat. 

Adina aipatu duzu. Gizon bertsolariak nola zahartu daitezkeen ikusi dugu, baina emakumeak plazan zahartzeaz ez dakigu ia ezer. 
Askotan pentsatzen dut emakume adindu bat bertsotan nolakoa izango den. Ama izatearekin ere gertatu da, baina hor orain, erreferente asko zaudete oso desberdinak. Ama izateko eta bertsotan jarraitzeko modu bat baino gehiago erakutsi diguzue. Ereduak sortzen ari zarete datozen emakumeentzat eta hori izugarria da. Adinarekin gauza bera gertatuko da. Gu baino apur bat nagusiagoak zaretenoi esker, ikusi dugu momentuz jarraitu daitekeela, baina goitik margen handia daukagu, eta ez dakigu hori nola beteko dugun. Niri, ez dakit ze erritmotan, baina gustatuko litzaidake adinean gora ere bertsotan jarraitzea, baina ezin dut irudikatu zein egitura edo ehunek eutsiko gaituen.

Nerea Elustondok azken Gipuzkoako txapelketako finalean bota zuen ilea urdindu arte jarraituko duela txapelketan. Aldarrikapen kutsua zuen agur horrek, ala? 
Emakumeak orokorrean, adinarekin desagertu egiten dira edo ikusezin bihurtu. Ez da bertsolaritzan bakarrik gertatzen. Nerearen agurrak hori apurtu zuen aldarrikapen bat eginez: hemen jarraituko dugu. Asko kostatzen zaigu halakoak esatea, ze batzuentzat egoteak eta irauteak ez dauka kosturik, baina beste batzuontzat irautea indar ariketa bat da. Eusteko modu bakarra kolektiboa izango da. 

Emakume bertsolari asko daude, gaude edo zaudete 50 urtera hurbiltzen. Kolektibo horretaz ari zara?
Oso garrantzitsua da gure arteko harremana. Nik bertsotan jarraitzeko arrazoi indartsuena beste emakume bertsolariekin sortu dudan harremana da. Aurrera jarraitzeko modua hortik etorriko da. 

Txapelketatik goiz samar erretiratu den jende asko dago. Bertso txapelketek ez al dute eliteko kirol txapelketen antza hartu zentzu horretan? 
Txapelketa da pertsonak erretzeko makina. 

"Ez da egia bertsolaritzan diskurtso bakarra dagoenik. Arazoa izango da, orain entzuten diren diskurtsoek hazkura sortzen dutela edo batzuk ez daudela eroso diskurtso horien parte sentituta"

Txapelketa bera, hura bizitzeko dugun modua edo txapelketak sortzen duen hori guztia da erretzen gaituena?
Dena. Azkenean, bere gauza on eta txarrekin txapelketa espektakulu bihurtu da. Jendearentzat ikuskizun erakargarria da, baina dituen arauak direnak dira, eta dira sistemak ipinitakoak. Eta sistemak badakigu nor saritu eta nor zigortzen duen. Horrek ekarri digu guri txapelketa bizitzeko modu bat. Ikasi beharko genuke txapelketa beste era batera jasaten, eta hori gutako bakoitzaren lanketa izango da, baina txapelketaren bidea hilotzez beteta dago. Funtzio onak baditu, baina gordina eta krudela da. Ondo ateratzen denean pozgarria da, baina datuek esaten dute zortzi bertsolari bakarrik iristen direla finalera, beraz, beste guztiek modu handiago edo txikiagoan porrota bizi izango dute. Bidean gelditu den jende horri txapelketak esan dio ez dela besteak bezain ona eta hori injustua izateaz gain, gezurra da. Txapelketa, zentzu horretan, gezurra da. 

Baina entzuleek gezur hori sinistu egiten dute. 
Geuk eman diogu balio hori. Ez naiz inori kritika egiten ari, geure buruari baino. Han finalean gaudenean, sekulako dibak garela pentsatzen dugu, eta ez da egia. Onartu behar dugu ez garela inor baino gehiago, eta horra iritsi garela kasualitatez, burugogorrak garelako, eta injustua dela gu hor egotea eta beste batzuk ez.

Maiatzean hasi da sailkapen fasea, eta injustiziaz injustizia iritsiko da abenduaren 20ra. Zer espero duzu zuk abenduaren 20ari begira? 
Zintzoa izanda, han egotea kantatzen.

Abiapuntu ona da. Ze bertsolariek ez dute sekula aitortzen irabazi nahi dutenik nahiz eta lehian parte hartzen duten.
Nik han egon nahi dut. Aldi berean, badakit oso erraza dela han ez egotea ere, eta horrek beldurra ematen dit. Bidean ahalik eta gutxien sufritu nahi nuke. 

Argazkia: Eider Iturriaga / ARGIA CC BY-SA

Zure bizitzako borroka bakarra ez da bertsolaritzan egon. Biran egin diguzu zita gaur, proiektu honen parte aktiboa izan zara sorreratik. Erraza ote da Bilbon euskararentzat eta euskal kulturarentzat erreferentziazko lekuak sortzea? 
Bira berau, esate baterako, une larrian dago. Diru laguntza publikoak jasotzeari utziko diogu neurri handi batean, eta horrek guztia birpentsatzera derrigortu gaitu. Dena bertan behera uztea ere mahai gainean egon da, baina badirudi, proiektu honek aurrera jarraituko duela bihotz oneko jende militante asko dagoelako. Hala ere, neurri berria asmatu behar dugu proiektuarentzat. Birak Bilboko kulturgintzari ekarpen garrantzitsua egin dio zortzi urte hauetan, erreferentziazko leku bihurtu gara, eta horri eutsi egin nahi diogu. 

Euskarari eta kulturari buruz hitz egiten ari garenean, ez dizu amorrua ematen beti borondatea, militantzia eta halako hitzak erabili behar izateak?
Handia. Euskal Herrian eta Bilbon korronte nagusia bat da, eta ez balu jende askoren indarrak presa lana egingo, korronte hori lasai-lasai nagusituko litzateke. Bilbon jende askoren militantziak sostengatzen du presa hori. Dena gelditzen da jendearen borondatearen, lanaren eta indarraren gain, baina beste gauza batzuetarako baldintza onak sortzen dituzte.

Dirutza bideratzen da gauza handientzat: museo handiak, jaialdi handiak ingelesezko izenekin… eta urte guztian irekita dauden proiektu txikiak itota zaudete.
Hala da. Beste adibide bat dira Bilboko auzoetako jaiak. Jasotzen duten diru-laguntza lotsagarria da. Oraindik indarra dute, jendeak egiten duen lan izugarriari esker. Bestela Bilboko auzoetako jaiak eta Aste Nagusia Heinekenen kaseta batzuk eta guregandik urrun bizi diren musika taldeen kontzertuak izango lirateke.

"Orain, agian, gu eroso sentitzen garen eremu eta gaietan deseroso sentitzen hasi direlako leporatzen digute gure gaietatik kanpo ezin kantatua"

Korronte horren kontra joateak zenbat nekatzen du bat?
Izugarri! Baina aldi berean ez dakigu beste modu batean bizitzen. 

Korronte nagusi horri orain turisten fluxua gehitu zaio. Zure moduko bilbotar batentzat zer da hori?
Bilbo gero eta gutxiago da leku bizigarria. Orain Alde Zaharrean gaude eta hemen, adibidez, komertzioa desagertu egin da, dena dago turistei begira, gazteek ezin dute etxe bat alokatu… horri aurre egitea itsasoari ateak jartzearen antzeko zerbait da, baina Bilboko herri mugimendua eta auzoetako elkarteak ari gara ekinean. Latza da ikustea Bilbo izan zitekeela Tokio edo New York eta kafea ateratzen dizun tabernariak ez dakiela euskaraz, baina ingelesez bai. Gero eta gehiago gertatzen zaigu gure hirian arrotz sentitzea. Auzoetan giroa lasaiagoa da, baina erdiko olio mantxa honi buelta ematea oso zaila da. 

Euskaratik urrun bizi den gero eta jende gehiago ote dago gure inguruan?
Guka izeneko mugimendua aktibatu genuenean, esaten genuen Bilbo euskaldunak erdalduntzeko makina dela, baina hori ez da turismoarekin etorri, lehen ere hala zen. Bilbotarrok ezin dugu hirian euskaraz bizi instituzioetatik hasita: Bilbok ez dauka euskararen ordenantzarik. Horregatik dira Bira bezalako arnasguneak hain garrantzitsuak; komunitatea saretu eta indartu egiten dutelako. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


Eguneraketa berriak daude