Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.
Iaz bezala, aurten ere publiko, pribatu eta katolikoko ehun bat irakaslek Terminaleko ikasleei Baxoko ahozko proba euskaraz egiteko parada emanen diete. Parte hartzen duten irakasleek Belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleek erraz identifika ditzaten norekin egin dezaketen euskaraz. Ekimen hau berriz antolatu dute irakasleek, iazko esperientzia onaren ondoren: hamarnaka ikaslek euskaraz pasa zuten proba, irakasle euskaldunen identifikazioari esker. Hala azaldu dute zenbait irakaslek. Aurten gainera, Euskal Haziak, Biga Bai, Ikas Bi eta Seaskako guraso elkarteek ere babestu dute desmartxa, batasun mezu argia helaraziz. Paxkal Bourgouin (Euskal Haziak) eta Ixabel Milliet (Biga Bai) koordinatzaileek elebitasunaren aldeko konpromisoa nabarmendu dute. Hala ere, antolatzaileen hitzetan, ez litzateke beharrezkoa izan beharko halako ekintza bat errepikatzea. Espero dute hurrengo urtean errektoretzak neurri instituzionalak hartuko dituela, euskarazko hautua sistematikoki ahalbidetzeko.
Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.
Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]
Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]
Euskararen Erakunde Publikoa eta euskal parlamentari talde bat bildu da asteazken honetan Frantziako Hezkuntza Ministerioko bost ordezkarirekin, eta haiengan jarrera aldaketa ikusi dute. Han izan da, esaterako, Julie Benetti, Hezkuntza ministroaren aholkulari berezia.
Joan den maiatzaren 23an aztertu zuen auzitegiak auzia, eta astearte honetan ezagutu da ebazpena: euskaraz ikasten duten ikasleek jarraitu beharko dute Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe.
Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.
Filosofiako proba euskaraz idaztea “izaera politiko eta aldarrikatzailea” duen ekintzatzat ikusi dute zuzentzaileek, azterketa frantsesez baino ezin baita egin. Ikasleetako bati, baina, etsamina zuzendu diote eta 20tik 12 puntu lortu ditu.
Brebeta azterketa euskaraz egiten dute Seaskako ikasleek, baina zientzietako froga euskaraz ez dakiten irakasle frantsesek zuzendu dituzte azken bi aldietan. Aurtengo azterketak euskaraz zuzenduak izan daitezela eskatu dute Seaskako irakasleek eta desobedientziaren bidean... [+]
Bigarren Hezkuntzaren amaieran egiten den baxoa azterketa bere horretan mantenduko du Frantziako Gobernuak. Ikasleak kontra agertu dira eta ebaluaketa jarraia egokiagoa dela defendatzen dute. Protestak izan dira Ipar Euskal Herriko hainbat lizeotan.
Hego Euskal Herrian selektibitatea mantentzea aurreikusten duten bitartean, Ipar Euskal Herriko ikasleek ez dute baxoa egin beharko. Unibertsitatera sartzeko proba egiteko baldintzarik ez dagoela adierazi du Frantziako Hezkuntza ministroak, eta ikasturtean zehar ikasleak duen... [+]
Orain arte lizeoko azken urtearen bukaeran egiten zuten ikasleek baxoaren proba, bi astean azterketa guztiak eginaz. Baina baxoaren erreformaren arabera, lizeoko azken bi urteetan egin beharko dituzte azterketak aurrerantzean. Beste aldaketa bat ere bada: orain ikastetxe... [+]
Frantziako Hezkuntza Ministerioak aurten ere ez du onartu Ipar Euskal Herriko 193 ikaslek Brebetako zientzietako azterketa euskaraz egitea. Joan den urtean ere ez zuten utzi, eta ikasleek euskaraz egin zuten azterketa; irakasle erdaldunek zuzendu zituzten azterketa hauek,... [+]
Seaskak, Etxepare Lizeoak eta Baxoa Euskaraz! Ikasle kolektiboak deituta, 12:00etan egingo da elkarretaratzea Baionako René Cassin lizeo aurrean.