2006az geroztik EAEn martxan jarriko den lehen parke eolikoa izango da, 59 milioi euroko inbertsio publiko-pribatuarekin abiatuko dena. Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailu izango ditu, bakoitzak bost megawatt ekoitziko dituelarik –30.000 etxe hornitzeko adina–. Proiektua aurkezteko Oiz mendian izan dira astelehenean Eusko Jaurlaritzako, Iberdrolako eta Siemens Gamesako ordezkariak, eta adierazi dute parke eolikoa 2026 amaieran martxan egotea aurreikusten dutela.
Aurrera doa Oion (Araba) herrian eraiki nahi duten Labrazako parke eolikoaren proiektua, bi hamarkadaren ostean Araban eta EAEn eraikiko duten lehena. Agerraldia egin dute astelehenean Oiz mendiaren gailurrean –EAEn eraiki zuten azkena– Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Julio Castro Iberdrola Renovableseko zuzendari exekutiboak eta Kerman Gabiola Siemens Energy eta Siemens Gamesako zuzendariak, eta adierazi dute Labrazako parke eolikoa 2025eko azken hiruhilekoan eraikitzen hastea espero dutela. Iberdrolak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak sortutako Aixeindar enpresa da proiektuaren bultzatzailea –Iberdrolak akzioen %60 ditu eta EEEk %40–, eta 59 milioi euroko inbertsioa izango du hastapenetan. Agerraldian jakinarazi dutenez, 2026ko amaieran martxan jartzea aurreikusten dute bultzatzaileek.
Parke eolikoa Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailuk osatuko dute, eta bakoitzak bost megawatt ekoitziko ditu. Beraz, 40 megawatteko potentzia izango du parkeak, eta ia 100 megawatt ekoitziko ditu urtean –30.000 etxe hornitzeko adina–. Lakuak jakinarazi duenez, "hegaztiak eta biodibertsitatea babesteko" hainbat neurri hartuko ditu parke eolikoak: hegaztiak detektatzeko eta, hala eginez gero, aerosorgailuak gelditzeko gailu bat izango du eta "paisaian integratuko" da "harriaren zahartze naturalaren tratamenduaren bidez". Gainera, parkeak ez du beharko azpiegitura elektriko berririk sarera konektatzeko, eta, horrela, ingurumenean dituen eraginak "asko murriztuko" ditu.
Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri genizkion iazko azaroan, Araba, sakrifikatu nahi duten alaba? erreportajean.
Udalaren eta herritarren desadostasuna
Aurrera badoa ere, Oiongo Udala eta herritarrak Labrazako parke eolikoaren aurka daude. Udalak –EH Bildu dago agintean– "behartuta" onartu zuen parke eolikoaren proiektua otsailean, udal batzarrean baztertzeak zein ondorio juridiko izango lituzkeen jakiteko txosten bat egiteko eskatu ondoren. Izan ere, eraikitzen hasteko behar diren baldintza guztiak betetzen ditu proiektuak: ingurumen inpaktuari buruzko adierazpena, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena. Arabako Errioxa Bizirik talde ekologistak Oiongo udalaren erabakia "kontraesana" zela adierazi zuen, eta Labrazako 75 bizilagunei "bizkarra" ematea leporatu zien.
Arabako Errioxa Bizirik-ek soilik ez, Arabako Mendiak Aske taldeak ere gaitzetsi zuen udalaren erabakia ohar baten bidez. "Oionen ustezko prebarikazio baten aitzakian egin zen osoko bilkuran baiezko batekin justifikatu ziren bozketek agerian uzten dituzte maniobra legal eta alderdikoiak, eguneroko politika egiteko beharrezko moduan onartzen direnak", adierazi zuten oharrean. Talde ekologistarentzako, bazeuden arrazoiak proiektua geldiarazteko: horietatik garrantzitsuena, "Labrazako herriak 'ez' esan zuela".
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo ditu Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Ekainak akainak ekarri ditu: uda iritsi da. Udaberriko egun beroetan hasten dira akainak ehizean, udako ehizaldi nagusirako hankak prestatzen. Garo arruntaren (Pteridium aquilinum) garomenetan izaten da batez ere, bide ertzera zintzilik diren orri muturretan kulunka, gustuko... [+]
Tarteka bada ere, inoiz ikusiko zenuten hego beltzeko “erle erraldoi” eta potolo bat zuen inguruan hegan. Hala bada, ziur izan intsektuen artean ikusgarrienetako bat ikusi duzuela. Eta ziur izan, baita ere, ez duzuela inongo arriskurik, itxura itzeleko erlastar honek... [+]
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan".
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Ukenduak egiten dituen orok solstizio bueltako data hauetan zeruari begiratu dio: bateko beroa eta besteko ekaitzak, sendabelarrak noiz bildu erabakitzen komeriak izan dira. Ikusten denez, San Joan eguna ez da edozein egun, indar eta sinbolismo bereziko eguna dugu. Edozein... [+]
Eguna mozten hasten den hilabetea, ekaina. Festa aparretan gabiltza baina xorro-xorro, hau esku artean duzunerako dagoeneko hamalau minutu moztu da egun argia. Gu gure eroan, batzuek bere txoroan, ez gara jabetzen baina landareak bai ederki asko! Eguna mozten hasi da eta ez dio... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]