Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

  • 78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko ekainaren 19an - 12:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi erakundeek "Espainiako zigorgabetasun eredu jasanezina" kritikatu dute, eta "egia, justizia, erreparazioa eta Estatuaren indarkeriaren biktima guztientzat ez errepikatzeko bermeak" eskatu dituzte. "Indarrak batu ditugu Estatuari erantzunak eskatzeko. Modu kolektiboan egiten dugu, jakitun baikara norabide onean egiten dugun urrats bakoitzak bidea ireki dezakeela erakundeek ahaztutako beste biktima askok zor zaien eta oraindik egiteke dagoen aitorpen integrala izan dezaten ", azpimarratu dute.

Ekimen horrek "Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legearen mekanismoak barne hartzen ditu, errepresioa jasan zutenen erreparazio moralerako eta memoria pertsonala eta familiarra berreskuratzeko eskubidea aitortzen baitu".

"Bi kolektiboen artean 40 eskaera izapidetu ditugu aldi berean errekonozimendu hori lortzeko, horien artean Gasteizen, Tarragonan, Basaurin, Iruñean eta Donostian eraildakoei dagozkienak. Hala ere, gaur iragarri dugun jarduera ez da prozedura honetara mugatzen soilik, Estatuak krimen horietan duen erantzukizun nagusi eta zuzena ofizialki aitortzeko eskakizunarekin batera dator ", adierazi dute.

Memoria Demokratikoaren Legeak, 2. artikuluaren 2. paragrafoan, "argi eta garbi esaten du botere publikoek Espainiak gai horretan berretsitako Giza Eskubideen nazioarteko itunen arabera interpretatuko dutela lege hau, hargatik eragotzi gabe, hala dagokionean, zuzenean aplikatzea".
 "Horretan sakontzen du, halaber, Espainiako Konstituzioaren 10.2 artikuluaren edukia, Konstituzio horren 96. artikuluarekin lotuta baitago, bertan adierazten baita nazioarteko tratatuak bere barneko ordenamendu juridikoaren parte direla", gaineratu dute. "Dei publiko hau egiten diegu Espainiako Gobernuari eta presidenteari, maila gorenean adierazpen ofizial bat egin dezaten baldintza horietan, eta oraindik indarrean dagoen Sekretu Ofizialen Lege Frankistaren aldaketa burutzeko benetako konpromisoa har dezaten", adierazi dute bi ekimenek.

Gaineratu dutenez, eman beharreko pauso hori "ezinbestekoa izango litzateke, baina ez behin betikoa, gai oso garrantzitsuak zintzilik baitaude, hala nola, justiziarako benetako sarbidea, eta berdintasunezko eta inolako diskriminaziorik gabeko tratua lortzea, maila guztietan, giza eskubideen urraketa larrien biktima guztientzat, gaur egun Espainiako Estatuan gertatzen ez den bezala".

Azpimarratu dutenez, "Estatu benetan demokratiko bat administratu behar duen edozein Gobernuk ezin du alde batera utzi bere aparatu errepresiboek giza eskubideei egin diezaieketen eraso oro".

"50 urte bete dira Franco hil zela. Diktadorea duela mende erdi hil zen, baina frankismoa ez zen hil, dena 'lotuta eta ondo lotuta' utzi zuen, eta estatu-indarkeria sistematikoki praktikatzen jarraitu zen, zigorgabetasun osoz. Frankismo horren biktimak eta lekukoak gara, Franco gabe ", adierazi dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Mikel Zabalzaren hilketa gogoratuko dute autobus ibiltari baten bidez, 40 urteren ondoren

1985ean Guardia Zibilak Mikel Zabalza bahitu, torturatu eta hil zuela 40 urte dira aurten. Hori dela-eta, ekimen berezia antolatu dute hainbat eragilek: autobus ibiltari batek erakusketa eramango du herriz herri, kasuari buruz oraindik erantzunik gabe dauden galderak... [+]


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


Estatuaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.


Magda Oranich i Solagran
"Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura"

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


Alberto Alonso (Gogora): "Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten"

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu '40 urtez oroituz' ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Rosa Zarraren familiak Atutxari eskatu dio "barkamena eskatzeko aukera" ez galtzeko

Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.


Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Pasaiako segadan hildako lau pertsonak estatu indarkeriaren biktima gisa aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak

Espainiako Poliziak duela 41 urte hil zituen tiroka Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas gazteak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. 


Eguneraketa berriak daude