Zordun handiek 1.300 milioi euro zor dizkiete Hego Euskal Herriko Ogasunei

  • 1.150 enpresa edota norbanakok ia 1.300 milioi euroko zorra dute Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ogasunekin. Erdia, gutxi gorabehera, Bizkaian. Gora egin du zifrak lurralde guztietan, Gipuzkoan izan ezik.


2025eko uztailaren 01ean - 10:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Araban 168 milioi euro, Bizkaian 595, Gipuzkoan 203 eta Nafarroan 322. Guztira, ia 1.287 milioi euro. Horrenbesteko zorra pilatzen dute zordun handi gisa hartzen diren enpresek eta norbanakoek Ogasunarekin; talde horretan sartzen dira zergetan eta zigorretan administrazioari 600.000 euro baino gehiago zor dizkiotenak. Hego Euskal Herrian 1.153 zordun handi daude, iaz baino 29 gehiago.

Zordun handien gehiengoa eraikuntzara, edo eraikuntzen promoziora, merkataritzara eta ostalaritzara dedikatzen da.  

Bizkaiko Jabyer Fernández, bere familia eta bere enpresak dira zor gehien pilatzen dutenak nabarmen. Eraikuntza munduan dabiltza. Esaterako, Jabyer Fernándezena den Afer taldeak sortutako Habidite konpainiak 63 milioi euro zor ditu, eta, Fernández berak, norbanako moduan, beste 40 milioi euro. Beste hainbeste zor du bere arrebak ere, Susana Fernándezek. Bizkaian, atzetik dituzte Alzola familia, Versus 07, Residere Proyectos eta GM Fuel Tank; horietako bakoitzak 35 eta 45 milioi euro arteko zorra dauka.

Gipuzkoan ere tamaina handiko zordunak daude. Osinalde Echaniz anaiek dute zor-kopururik handiena –Juan Miguel eta Jose Ramon dira, eta bakoitzak 40 milioi eurotik gora zor ditu–, eta atzetik da Fagor Etxetresnak, ia 15 milioi euroko zorrarekin. 

Araban, bestalde, zordunen zerrendan lehenbizikoa Goya 79 enpresa dago –20 milioi euroko zorra–, eta atzetik Eguren Vitoria, Ros Casares Centro de Acero eta porrot egindako Urco Urbasa eraikuntzan enpresa eta Grupo Hotelero Urvasco.

Nafarroan, azkenik nagusitu egiten dira eraikuntza sektorean lur jota dauden enpresak: Urpasa, Construcciones Flores, Nasipa eta Prodinver, besteak beste. Dena dela, eta ohikoa bihurtu den moduan, Nafarroako Gobernuko Gabriel Urralburu presidente ohiak jarraitzen du zerrendan egoten: 556.000 euro zor dizkio ogasunari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ogasuna
Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2023-07-21 | Gedar
Txosnak ‘TicketBai’ erabiltzera behartu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

"Irabazi-asmoa" dutela iritzita, "Ogasunean izena ematera" beharko dituztela iragarri du Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Analisia
Fiskalitate desberdina

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Urkulluk legebiltzarrean iragarritako neurri fiskalak desberdintasun sozialak areagotu ditzake

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute Bilboko kuartel militarrean kateatuta

Eragozpen fiskalaren aldeko plataformak ekintza burutu zuen larunbatean Bilboko kuartel militarrean. Gastu militarra salatzearekin batera, aurtengo eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute ekintzaren bidez.


Hobari fiskala
Egindako ekarpenari aitortza

Mezenasgoaren gaia ez da berria ARGIAn, mahai gainean askotan egondakoa da. Errenta aitorpenean hobari fiskala lortzen du mezenasgoaren figurak eta ezaguna da kultur elkarteetako bazkideen artean, esaterako. 2021ean eman du ARGIAk pausoa eta Hego Euskal Herriko ARGIAko kideek... [+]


2021-06-30 | ARGIA
850 milioi euroko zorra dute ogasunarekin EAEko 242 zergadun handik, eta asko higiezinen eta eraikuntza sektoreko enpresak dira

Asteazkenean argitaratu dituzte EAEko ogasunek zordun handien izenak jasotzen dituzten zerrendak. 242 izen ageri dira horietan, 850 milioi euroko zorra pilatuz. Nafarroako ogasunak asteartean argitaratu zuen zerrenda. Lurralde guztietako zerrendetan, higizezinen eta eraikuntza... [+]


2021-06-29 | ARGIA
673 enpresa eta norbanakok 319,9 milioi euro zor diote Nafarroako Ogasunari

Nafarroako Ogasunak 120.000 eurotik gora zor duten enpresa eta norbanakoen zerrenda argitaratu du. 673 dira hauek, eta denen artean 2020an 319,9 milioi euroko zorra pilatu dute Nafarroako Ogasunarekin. Aurreko urtean baino 33 zordun gehiago ageri dira zerrenda honetan, eta 15,8... [+]


2021-02-09 | ARGIA
EAEko 22 enpresa nagusiek zegokiena baino 225 milioi euro gutxiago ordaindu zuten Sozietateen gaineko Zergan

ELA sindikatuak enpresa nagusien kontu ofizialak aztertu ditu, baita horien ikuskaritza txostenak ere. 2019ko kontu ofizialen arabera (informazioa dagoen azken urtea), EAEko 22 enpresek 1.295 milioi euroko irabaziak izan zituzten. Hala ere, enpresa horien guztien artean 98,7... [+]


Eguneraketa berriak daude