Harrotasunez bete dituzte Euskal Herriko hiriburuetako kaleak, E28ko manifestazioetan

  • LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat kolektibok deituta sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatu dituzte larunbatean Euskal Herriko hiriburuetan eginiko manifestazioetan. Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta Sumin Trans taldeek jaso dute Ehgamek urtero banatzen duen Urrezko Hirukia saria.

Bilbon eginiko manifestazioa. Ekuador Etxea

2025eko ekainaren 30ean - 11:04
Azken eguneraketa: 12:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak argitaratutako oharrean, kalera ateratzeko dei egin zuen "sexu askapena eta harrotasuna" aldarrikatzera. Ehgamen, E28 koordinadoraren eta beste hainbat eragileren deiari  jaramon eginda, milaka lagunek Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu zituzten larunbatean, E28ko manifestazioetan. "Harrotasuna, izango bada, beste jendarte eta mundu bat eraikitzeko indarra izango da, zapalkuntza orori aurre egiteko bultzada", adierazi zuen mugimenduak ostiralean kaleratutako oharrean.

Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean antolatutako mobilizazioetan "Desio, gorputz eta lurralde askeak", "Transmaribibollook faxismoaren eta genozidioaren aurka" edota "Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa" gisako leloak ozen oihukatu zituzten manifestariek.

Donostian eginiko manifestazioa.  Irutxuloko Hitza

Iruñean eginiko manifestazioaren bideoa, Ahotsa-ren eskutik:

Sexu askatasuna bultzatzen dutenentzako oroigarria

E28aren inguruan kaleratutako oharraz gain, Ehgamek sexu askatasuna bultzatzen duten kolektiboentzako Urrezko Hirukia saria banatu zuen ostiralean, urtero legez. Aurtengo ekitaldian, trans errealitateen errespetua, duintasuna eta despatologizazioa bermatzeko "adorea, argitasuna eta konpromiso politikoa" izateagatik egin diete aitortza Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta Sumin Trans taldeei. Saria jasotzean eginiko adierazpenetan, osasun arreta "transinklusiboa, deszentralizatua eta kalitatezkoa" aldarrikatu zuten kolektibo horiek.

Sexu askapenaren alde borrokan diharduten kolektiboek soilik ez, talde transfoboentzako saria ere banatzen du Ehgamek sari banaketan: Trapuzko Espartina. Maiatzaren 10ean TERF mugimenduak Bilbon antolatutako jardunaldi transfobo batek irabazi du aurtengo oroigarria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


2024-06-07 | Uriola.eus
Bilbao Bizkaia Harro-k erakunde publikoetatik 400.000 euro jaso izana gaitzetsi du Ehgamek

Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude