Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

  • Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak beste, Udako Euskal Unibertsitateko sortzaileetako bat izan zen, eta Jakin taldeko kide aktibo izan zen urte luzez. 

Joxe Azurmendi, euskal idazle eta pentsalaria. Foku

2025eko uztailaren 02an - 18:57
Azken eguneraketa: 2025-07-03 19:55
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal pentsalari erreferentziala, eta azken hamarkadetako saiakeragile oparoenetakoa, Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941-2025) zendu da, 84 urte zituela. Idazlea, filosofoa, poeta eta kulturgilea, 40 liburutik gora eta ehunka artikulu idatzi zituen, asko pentsamenduaren dibulgazioari loturikoak. Baina horrez gain, euskalgintzaren arloan makina bat ekimenetan parte hartu zuen Frankismo garaitik hona. 

Euskara zapaldurik eta langile klasea otzan ezagutu zuen gerraosteko belaunaldiaren parte izan zen Azurmendi, eta seguruenik horrek bultzatu zuen hizkuntzaren pentsamendua ikertzera ikuspuntu ezkertiar eta marxista batetik

Zegamako familia umil eta langile batean sortua, haurra zela, hamar urterekin Arantzazuko frantziskotarren ikastetxera joan zen –gero ordena horretan sartu zen– eta Erriberrin amaitu zituen Filosofia ikasketak. Euskara zapaldurik eta langile klasea otzan ezagutu zuen gerraosteko belaunaldiaren parte izan zen Azurmendi, eta seguruenik horrek bultzatu zuen hizkuntzaren pentsamendua ikertzera ikuspuntu ezkertiar eta marxista batetik.

Baina pentsalari gisa ez ezik, aktibismoan engaiaturik ere ibili zen. Hala sartu zen Jakin taldean 1959an, eta hari esturik lotuta egon da geroztik: "Zuen belaunaldiari ikasi genion sintesi inposibleak bilatzen, eta horretan ari gara gaur ere. Pentsamendu itzela utzi diguzu horretarako. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala", idatzi dute euren agur oharrean. Jakinek  Azurmendiren obra osoa du plazaraturik bere webgunean.

Azurmendi 1972an, lanean ARGIA artxiboa CC BY-SA
1982ko Korrikan lekukoa jasotzen. ARGIA artxiboa - CC BY-SA
1981eko Euskaltziandiaren bilkura batean, Imanol Unzumunzaga, Luis Villasante, Bitoriano Gandiaga eta Manolo Pagolarekin. Aztarka / ARGIA artxiboa

1960ko hamarkadatik aurrera denbora askoan Europan –batez ere Alemanian– igarotakoa, zegamarrak gertutik aztertu zituen garaiko pentsalari eta idazleen lanak, Albert Camus, Simone Weilenak esaterako, eta Frankfurteko eskolan zeuden aire berriak ere ezagutu zituen, marxismoari loturikoak. Gainera, harremana izan zuen Txillardegirekin, Federiko Krutwigrekin, Manex Erdozaintzi-Etxartekin eta Bitoriano Gandiagarekin, beste euskal pentsalari askoren artean.

Euskal Herriak, euskararen egoerak, abertzaletasunak, indarkeriak eta modernitateak kezkatzen zuen, eta hala adierazi izan zuen han eta hemengo prentsan

Euskal Herriak, euskararen egoerak, abertzaletasunak, indarkeriak eta modernitateak kezkatzen zuen, eta hala adierazi izan zuen euskal prentsan argitaraturiko artikuluetan –tartean Zeruko Argia-n, soka luzea ekarri zuen "Baiña zergatik eta zertarako euskaldun?" artikulua–, baita bere liburuetan ere. "Beti kritikatu den sozialismo erreala negargarria izan da, baina demokrazia erreala ere negargarria izan da", azaldu zion aldizkari honi 1991n Gizaberearen bakeak eta gerrak liburuaren kari egindako elkarrizketan.

1993an ARGIAren Larrun gehigarrirako elkarrizketa zabala eta sakona izan zuen Patxi Larrionekin, eta honela kontatu zion: "Bere buruarekin konflikto bat daukanarentzat idazten dut, bere buruarekin identifikatzeko problema batzuk dauzkanarentzat, bai euskaldun bezala, bai pertsona bezala, horrentzat nahi nuke askatasun piska bat irabazi". Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue PDF formatuan.

Azurmendi Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen eta lehen ikastaroetan parte hartu zuen 1973an, Donibane Lohitzunen. EHUko filosofia irakasle izan zen 1980ko hamarkadaz geroztik, 2011n erretiroa hartu arte. Gainera, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010ean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jaso zuen 2018an, Jakin taldearekin batera.

1974ko UEUko ikastaroetan. ARGIA artxiboa - CC BY-SA
Joxe Azurmendi 1992an, solasaldi batean. Aitor Bayo / ARGIA CC BY-SA

Bere lan ezaguenenetakoen artean dago Espainolak eta Euskaldunak (Elkar, 1992) izenekoa. Mitologia, topiko eta ideologien historiaren bidez kritiko azaltzen da, hizkuntzarekiko eta kulturarekiko euskal kontzientziaren inguruan. Baina horrez gain, Azurmendik literaturari ere sarritan heldu dio, bereziki poesiari. Hain justu bere lehen liburua poema bilduma bat izan zen, Hitz berdeak izenekoa, 1971n argitaratua.

Azurmendi 1998ko elkarrizketa batean. Alberto Elosegi / ARGIA

Arrasto eta ondare itzela utzi du, hortaz, Azurmendik euskal kulturgintzan eta pentsamenduan. Jakinek oharrean azaldu duenez, ez da bere aldeko hilbeila eta hileta ekitaldirik egingo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025-10-03 | Xalba Ramirez
Haizeari entzunaz

Ixo eta bizi!

Gailu

Bidehuts, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]


Gorputzak dio

Kontra

Ane Zubeldia Mangriñá

Susa, 2025

----------------------------------------------------------------------------------

Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]


Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


Zinemaldi Alternatiboa "inoiz baino indartsuago" antolatzaileen arabera

Zinemaldi Alternatiboaren amaierarekin batera antolatzaileek haien esker onak eta balorazioa plazaratu dituzte. 17. edizioa izan den honetan, azpimarratu dute zinema tresna gisa hartuta komunitatea ehuntzen aritu direla.


Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]


"Gu haurrak ginenean zinea herriaren aisialdia zen; hori orain telesailekin gertatzen da"

Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]


2025-10-01 | dantzan.eus
Iruñea: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2025

Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]


Gomendioak
Zinemaldiko zortzi film hauek ikusi behar dituzu

Die my love

Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan

Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]


2025-09-29 | Bertsozale.eus
Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa
Urdulizko Kultur Etxean jokatu da txapelketako lehenengo saioa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Bizkarra. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.

Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


Eguneraketa berriak daude