Herri administrazio europarrak software librerantz (eta AEBen dependentziari muzin)

  • Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean. Azter ditzagun Danimarkako estatuaren erabakia, Schleswig-Holstein lander alemanarena, eta Lyongo (Frantziako bigarren hiria) udalarena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko uztailaren 02an - 07:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hemen Lyongo udalaren erabakia, laburbildu daitekeena lau puntu hauetan:

  • 1) Elkarlanerako suite propioa, izendatu dutena Territoire Numérique Ouvert (TNO, berrerabilpenean pentsatuta beste erakunde batzuek re erabil dezaten) eta balioko duena honetarako: e-posta, bideokonferentzia, bat-bateko mezularitza, online partekatzea dokumentuak...
  • 2) OnlyOffice ofimatikako tresna nagusi gisa.
  • 3) Linux sistema eragilerako (agur Windows!) ez duten arren zehaztu oraingoz zein banaketa.
  • 4) PostgreSQL datu-base sistema nagusi gisa. 

Schleswig-Holstein estatu alemanean trantsizioa derrigortasun azkar batekin ezarri behar dute, albistean irakurri dugunez. 2023an hasi ziren Microsoften zenbait produktu izar (Word eta Excel ofimatikoak, eta Outlook e-postarako eta egutegi partekatuetarako) ordezkatzen LibreOffice-rekin eta Open-Xchangerekin.

Baina orain derrigortasuna ezarri dute, hiru hilabetean, Schleswig-Holsteingo funtzionariek, poliziek edo epaileek ezingo dute goian aipaturiko Microsoft tresna horiek (eta Teams bideokonferentzietakoa) gehiago erabili. Hemen albistea eta iruzkina euskaraz Joxe Rojasen Teknopata blogean. Eta hurrengo urratsaren planifikazioan ari dira, Linux sistema eragilearen ezarpenean.

Danimarkan ere ekainean iragarri zuen Digitalizazio ministroak Windows eta Office erabiltzeari utziko diotela. Lehen urratsa, bere ministerioan bertan eta orain uztailean: langileen erdiak pasatuko dira berehala LibreOfficera. Ondo badoa, ministerio osoa software librera udazkenean, eta hortik aurrera zabaldu beste administrazio publikoetan. Izatez, Danimarkako bi hiru nagusietan (Kopenhage eta Aarhus) halako neurriak hartu ondoren etorri da ministerioaren erabakia. Kopenhagen aipatu zituzten arrazoien artean, kostuak (Windows 10 sistemaren iraungitzea amesgaiztoa izan daiteke erakunde askotan), eta baita burujabetasun digitala. Hemen albistea ingelesez honetaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
2025-10-09 | Sustatu
Elon Musk hasi da Grokipedia elikatzen, eta momentuz Wikipediako edukia erakusten du literalki

Joan den astean iragarri zuen Elon Musk oligarkak Wikipediari aurre egingo zion proiektua: Grokipedia. Bere adimen artifizialeko (AA) Grok zerbitzuaren bidez elikatuko omen den entziklopedia benetakoa eta ez-wokea, ildo ideologikoki zuzenekoa. Jada ireki du webgune bat,... [+]


Algoritmoen kontrola: gure eskubideak defendatzeko lubaki digitala

Algoritmo hitza tekniko eta urruna iruditu arren, gure eguneroko bizitzaren parte da, modu sakonean. Algoritmoek erabakitzen dute sare antisozialetan zer albiste ikusten ditugun, mailegu bat onartzen ote diguten, edo zer hautagai aukeratzen dituzten lanpostu baterako. Are... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Aztarna digitala eta Marx

Ez dakit gaur egun Marx bere burua baino marxistagoa izango ote litzatekeen. Hainbat abadek defendatzen dute baietz. Abade honek nahiago du pentsatzea ezetz. Baina argi dagoena da, bizi dugun mundu honetan pantaila, algoritmo eta hodei birtualez gainezka bizi izanez gero, nekez... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


"Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek"

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


'Goazen lagunok': sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Eguneraketa berriak daude