Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

  • Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok hamaika ahalegin egiten dugu gizartearen kezkekin bat egiteko eta, ahal dugun heinean, laguntzeko bai komunikabideetan parte hartuz, hitzaldiak eskainiz edo tokian tokiko aktibismo mota ezberdinak jorratuz. Euskal Herrian halako eskarmentua badaukagu.


2025eko ekainaren 11n - 06:18
Azken eguneraketa: 09:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herrian, krisi eko-sozialaren alorrean, beste arloetan bezala (hots, osasuna, hezkuntza, etab.) gizartearen gehiengoak zientzia aktiboa beharrezkotzat dauka. Beste zenbait lekutan, aldiz, AEBetan kasu, zientziarekiko haustura sortzen ari da, Trumpismoak bultzatuta. Horrek erakusten digu zientzia ez dela automatikoki bermatuta dugun aktiboa. Gurean, COVID garaian gertatu zen legez, gizartearen gehiengoak ulertu du zientzia babestearen beharra. Beraz, ezagutza zientifikoa eta politika publikoak lerrokatzea ezinbestekoa da. Are gehiago, zientziak gauza konplexuak aztertu eta hobeto ulertzeko helburua du. Prozesu horretan, galdera berriak etengabe pilatzen dira, jakinmina zientziaren akuilu bihurtzeraino. Hala ere, zientzian aurrera egiteko akuilu garrantzitsuago bat hauxe litzateke: gizartearekin bat eginik, aurrean ditugun arazo konplexuei irtenbideak aurkitzen saiatzea. Tamalez, honelako adibide gutxi daude gurean.

Orain dela urtebete, krisi eko-soziala ardatz hartuta, Gorbeialdeako Herri Unibertsitatea sortu zen. Gizartearen eta akademiaren arteko lankidetza xume bezain berritzaileari forma eman eta trantsizio energetikoaren gaiari heldu zion. Herri mugimenduetako eta akademiako talde batek zera galdetu zion bere buruari: Euskal Herrian trantsizio energetikoaren auzian eztabaida pipermintzeko arriskua handia izanik, aditu eta arituen arteko elkarlanean oinarritutako ekarpen positibo bat egiteko aukerarik ba al dago? Urtebete joan da galdera hori egin genuenetik eta erantzuna baiezkoa dela frogatua dugu. Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak hamaika ekitaldi antolatu ditu eta trantsizio energetikoaren alorrean bere ekarpen xumea egin du, hainbat gairen inguruan hausnarketak bultzatuz eta datuak plazaratuz; hala nola, energia berriztagarriaren beharra, ingurumen justizia, lurraldearen antolaketaren araubidea, desazkunde energetikoa, eta abar. Jorratutako gai guztiak elkarloturik egonik eta, gaiaren konplexutasuna aintzat harturik, hasieratik egindako erreflexioa egokia dela nabarmendu dezakegu: hots, datuetan oinarritutako ezagutza gizartearekin partekatzea beharrezkoa dela trantsizio energetikoari modu justu, demokratiko eta eraginkorrean heldu ahal izateko.

"Gorbeialdeko Herri Unibertsitatea abian jarri genuenetik, Arabara zentzugabeko proiektu energetiko ugari jaurtitzen jarraitzen dute. Honen aurrean, hurrengo fase bat irekitzearen beharra ikusi dugu"

Egitasmoa abian jarri genuenetik, Arabara modu kaotikoan eta meteoritoak bailiran, zentzugabeko proiektu energetiko ugari jaurtitzen jarraitzen dute. Egoera honen aurrean, erantzun egoki bat eman ahal izateko hurrengo fase bat irekitzearen beharra ikusi dugu. Akademia eta mugimendu sozialaren arteko elkarlana areagotzeko helburuarekin, Arabako esparru naturala aintzat hartuta baina Euskal Herri osorako instrumentu izateko anbizioarekin, Arabako Herri Unibertsitatea (AhU) sortu da. AhUk trantsizio eko-sozialaren inguruko eztabaidari ahalik eta modu irekienean heltzen lagunduko dion esparru anitza izan nahi du. Euskal Herriko disziplina anitzeko aditu eta esparru ideologiko ezberdinetako arituekin elkarlanean ideia, datu eta analisiak partekatzeko bokazioarekin sortu da AhU. Halabeharrez, esperimentaziorako gunea izango da egitasmo berri hau. Zentzu honetan, AhU laborategi bizia da. Horretarako, bere ateak irekita ditu jada Araba eta Euskal Herriko esparru ezberdinetan trantsizio eko-sozialari ekin nahi diotenekin hausnarketak partekatzeko. Ongi etorri, bada, Arabako Herri Unibertsitatea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude