Begi Bat Bideoak proiektuko kideek sortu duten elkarrizketa saioa da. Independentziaz eta harekiko goseaz hitz egin dute ondorengo lagunekin: Imanol Galfarsoro, Jule Goikoetxea, Arantza Santesteban, Eñaut Apaolaza, Iñaki Soto eta Unai Apaolaza.
Euskal herrigintzaz gogoeta egiteko plaza birtuala da Plaza Hutsa egitasmoa. Ekarpenak egin eta ezkerreko independentismoa herrigintzan trebatzeko eskola izateko xedez jaio da, Sortu alderdiaren eskutik.
2017ko bertso txapelketaren harira, astero Kattalin Minerrek bizi bizi eginiko elkarrizketa bat. Aurreko asteburuan kantatu duen bertsolari bati eginikoa. Guztira bost Zautela izango dira, finalaren osteko saioak itxiko du.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!