Espainiako Gobernuak langabezia prestazioa jasotzeko eskubidea aitortu die, 2022ko urriaren 1a baino lehen ere Gizarte Segurantzan altan izan baina langabeziarako inoiz kotizatu ez zuten etxeko langileei. Instrukzio berriak urte haietako lanaldiak kotizatutzat hartzea ahalbidetuko du, eta, horri esker, milaka langileri lehen ukatua zitzaien ordainsaria jasotzeko atea zabalduko zaie. Neurria, kolektiboak azken asteotan eskuratu duen bigarren aurrerapausoa da, Lan Arriskuen Prebentziorako Legea... [+]