2026-07-23 | Kanaldude

Festibalaren 30 urteen kari kantari-musikari omendua berriz ere oholtza gainean ikusi ahal izan dugu, Hapa Hapa taldeak inguraturik. Urtez urte, Niko Etxart festibalarekin lotua izaiten segitzen du eta erakusleiho hortatik ere euskal musika loratzen eta eraldatzen ikusi du, rockatik raparat. Xabi Etcheverry Hapa Hapako kideak ere bere bizipena partekatu digu, festibalaren aniztasun musikala eta Nikoren gaitasun biltzailea aipatuz. Publikoa ados ote da gure bi musikariekin?

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...