Gasteizko Tuvisa garraio konpainiak gaixo dagoen langile bat autobusak gidatzera derrigortu eta ondorioz istripua izan duela salatu du ESK-k

  • Sindikatuaren arabera Gasteizko garraio publikoko konpainiak bazekien langileak osasun arazoak zituela, eta "presioaren ondorioz" ekainaren 23an istripu larria izan zuen.

Tuvisa autobusa Gasteizen barrena. EiTB

2025eko uztailaren 3an - 09:19
Azken eguneraketa: 11:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Osasun arazoak dituen eta tratamendu farmakologikopean dagoen langile bat autobusak gidatzera derrigortu du Tuvisa konpainiak Gasteizen, ESK-k sindikatuak ohar batean salatu duenez.

Langileari medikuak maiatzean eman zion alta, baina honek bere egoera zailaren berri emana zion enpresari, besteak beste DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorrak debekatutako farmakoak hartzen ari baitzen. Hala ere, enpresak "ez zion jaramonik egin". Hala, joan den ekainaren 23an istripu larria izan zuen Gamarra auzoan beste auto batekin, eta ESK-k azaldu duenez, jasandako "presioaren ondorioz" izan zen.

Arabako Alea-ri ESK-ko ordezkariak azaldu dionez, langileak aurretik ere izan zuen arazorik lanean ari zela, gaixotasunaren eraginez. Hala, duela aste batzuk harrapatuta geratu zen autobus barruan, ezin mugiturik.

Nolanahi ere, sindikatuak argitu du langileak ez diola lan egiteari uko egin, beste zeregin batean lan egiten jar dezatela baino ez du eskatu. Tuvisak, ordea, "langileen osasunaren kontura" herritarren segurtasuna arriskuan jarri duela dio. Orain, istripuaren ondorioz zauritu ostean, berriz ere bajan dago gidaria. 

Sindikatuak berehalako ikerketa eskatu du erantzukizunak argitzeko eta ohartarazi du horrelako egoerak salatzen jarraituko duela.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.