EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da kutsakorrena, instalazio guztien inpaktuen % 25 dagokiolarik. Ekopol ikerketa taldeak Amalur EIS ingurumen informazioko tresna garatu du ingurumen eraginak zehazki neurtzeko asmoz.
Ekopol ikerketa taldeak "Amalur EIS" tresna garatzen dabil 2022az geroztik, Euskal Herriko eta Europako industriaren inpaktua neurtzeko. Tresna gai da askotariko dimentsioetako analisiak lortzeko, kutsadura datuak, ingurumen inpaktu motak, industria sektoreak eta eremu geografikoak gurutzatuta. Europako erregistroaren informaziotik abiatuta, 30.000 instalazio industrial baino gehiagotan lurzorura, airera eta uretara egiten dituzten isurpenak aztertzen ditu. Europa mailan Alemania da inpaktu gehien eragiten duen herrialdea. Eta tresna horri esker dakigu Bizkaia dela Euskal Herrian kutsadura gehien eragiten duen lurraldea, bolumen osoaren %52rekin. Aztertutako multzoan, gehien kutsatzen duten 25 instalazioetatik hamar daude Bizkaian; eta sailkapenean, atzetik dator Nafarroa, zazpi instalaziorekin –inpaktuaren %23,7– ; gero, Gipuzkoa, bostekin –inpaktuaren %17,8–; Araba, hirurekin –%6,3–; eta Ipar Euskal Herriak %0,5ko inpaktua eragin du –azken horren industria kutsakorrena 55. postuan agertzen baita, metalaren sektorean–.
Petronor enpresarenak dira kutsadura handiena sortzen duten industria instalazioak: guztizkoaren %25. Horrez gain, mineralen industriako sei planta nagusiek %16,9 eragiten dute eta zazpi zentral termikoen, berriz, %17. Zaborraren eta ur lohien kudeaketari ingurumen eraginaren %12,5 dagokio, eta metalen ekoizpenari %7,9.
Ekopolen hitzetan, "lan honek agerian uzten du giza jardueraren monitorizazioak eta kontrolak garrantzi handia duela gure gizartean; ez bakarrik industria instalazio handiei dagokienez, baita askotan oharkabean igaro daitezkeen beste instalazio txikiago batzuei dagokienez ere". Ekopolen asmoa analisia garatzen jarraitzea da, 2025ean zehar beste eremu batzuetara eraman nahi dute ikerketa: integratu gabeko industria txikia, ibilgailuen trafikoa, bizitegi-sektorea, nekazaritza...
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]