AEBetako presidenteak adierazi du orain Hamasen erantzunaren zain daudela: "Ez badute onartzen, egoerak okerrera egingo du". 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar itzultzea, eta beste hamabosten gorpuak ere bai. Bien bitartean, Gazako palestinarrak hiltzen segitzen du Israelek: 30 hil ditu asteartetik asteazkenera bitartean, horietatik sei lekualdatutako familiak bizi diren kanpaleku baten aurka eginiko drone eraso batean.
Israelek martxoan Gazarako su-etena apurtu eta egun bakarrean gutxienez 400 palestinar hil zituenetik, menia berri bat adosten aritu dira Egipto, AEBak eta Qatar. Badirudi azken hilabeteetan eduki dituzten elkarrizketek fruituak eman ditzaketela, Donald Trump AEBetako presidenteak adierazi baitu Israelek onartu duela eurek proposatutako 60 eguneko su-etena. Truth Social sare sozialean eman du Tel Aviven erabakiaren berri: "Israelek 60 eguneko su-etena adosteko beharrezko baldintzak onartu ditu, eta epe horretan alde guztiekin lan egingo dugu gerrari amaiera emateko".
60 eguneko meniak, besteak beste, barne hartuko luke Hamasek Gazan bahituta dituen hamar israeldar euren bizilekuetara itzultzea, baita hilik dauden beste hamabost lagunen gorpuak ere –Israelgo Gobernuak uste du oraindik 50 bahitu geratzen direla zerrendan, eta horien erdiak baino gehiago hilik daudela–. Israelen oniritzia jasota eta Hamasen erantzunaren zain, erakunde palestinarrari mehatxu egin dio Trumpek: "Ez badute su-etena onartzen, egoerak okerrera egingo du". Gideon Saar Israelgo Atzerri ministroak begi onez ikusi du Egiptok, AEBek eta Qatarrek proposatutako menia: "Ezin dugu galdu bahituak askatzeko aukerarik".
"Gobernuan eta biztanleriaren artean gehiengoa bahituak askatzea suposatuko lukeen akordioaren alde dago", azaldu du Saarek. Halere, The Jerusalem Post hedabidearen arabera, badira Israelgo Segurtasun Kabinetean su-eten akordioaren aurka agertu diren hainbat kargu: hain zuzen, Israelgo Segurtasun Nazionalerako ministro ultraeskuindar Itamar Ben-Gvir eta Finantza ministro Bezalel Smotrich. Ez da lehen aldia bi ministro horiek Gazarako su-eten akordio posible bat gaitzesten dutela. Izan ere, Israelek 2023ko urrian zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik, palestinarren aurkako erasoak gelditzearen aurka agertu dira behin eta berriz.
Gune jendetsuak eta kanpalekuak, jo-puntuan
Bien bitartean, eta joan den astean hamabi egunez Iranekin edukitako gatazkari amaiera –oraingoz– eman ostean, Israelek Gazako palestinarrak hiltzen jarraitzen du. 30 hil ditu asteartetik asteazkenera bitartean, horietatik sei zerrenda hegoaldeko Al-Mawasi herrian, lekualdatutako familiak bizileku gisa dituen kanpaleku baten aurka eginiko drone eraso batean. Horrez gain, lau palestinar hil dituzte Gaza hiriko Tuffah auzoan, gune jendetsu baten aurka eginiko bonbardaketa batean.
Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]
Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]
Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela... [+]
Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]
Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek eman du asmoaren berri, eta adierazi du Gaza hegoaldean eraiki nahi duten "eremu humanitario" berri horrek hasiera batean 600.000 palestinar inguru hartuko lituzkeela; kontzentrazio esparru gisa funtzionatuko luke. Gaza... [+]
Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.
Astearte eguerdian jakinarazi du Sidenorrek Israelekin harreman komertzialak etengo dituela. Ordu batzuk lehenago ELA, LAB eta ESK sindikatuek, BDZ mugimenduarekin batera, euskal enpresari eskatu diote gaur bertan Bartzelonako portutik Israelera irten den bidalketa bertan behera... [+]
"Gazako Fundazio Humanitarioak" banatutako janarian oxikodona aurkitu dute.