Beranduegi

Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiraletan behin.

Basilika

Artista, idazle, ikerlari, programatzaile zein zinegileek sortutako programak biltzen dituen podcasting espazioa.

Oroimen Histerikoa

Historia diren istorioek txoratzen gaituztenontzako podcasta egiten du Nagore Irazustabarrena historialariak Axier Lopez kazetariaren konpainian.

Hodeia ez da existitzen

Teknologia burujabetzaren inguruko podcasta. Iametzak ekoiztu eta Baleafunk.eus-en bidez zabaldua.

Astekarikoak

ARGIA astekarian lantzen diren erreportaje eta elkarrizketei ahotsa jartzen dien saioa.

Egonarria

Lurrari eta laborantzari buruzko saioa, Eli Pagola eta Mattin Jauregik aurkeztuta. Astero 40 minutuko pilulatxoa emango digute.

Larrun

Hilean behin ARGIArekin batera banatzen den Larrun aldizkariari ahotsa jarriko dio Gorka Peñagarikano kazetariak, beti ere, egileen konpainian.

BTN SeƱorak edition

Bertsolaritza eta umorea ardatz, Señora Sariketaren inguruko hiru saio berezi egingo dituzte Aner Peritz, Oihana Arana, Leire Vargas eta Haizea Aranak.

Larrungo Uhinak

Azkaingo AEK-ko ikasleek "gau-eskolatik plazara" euskara zabaltzeko helburuarekin egiten duten podcasta.

Lurra eta Agujetak

Lurraren kudeaketa eta elikagai ekoizpenaren inguruko podcasta, ikuspegi autogestionatu eta autonomoa duena. HIlean behin egiten dute Anoetako Gaztetxeko estudioan.

(Min)bizi

Bularreko minbizia izan duten emakumeen bizipenak biltzen ditu Iñurri Elkartearen podcastak, Olatz Mercaderrek gidatuta.

BTN

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko bideo-podcasta. Txapelketako saioen liseriketa kolektiboa egiten lagunduko digute Aner Peritz, Leire Vargas eta Oihana eta Haizea Arana bertsolariek.

Borroka, maitasun eta traizio istorioak

Beatriz Rubio irakaslearen azalpenekin feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo duen podcasta.

Net Hurbil

Ingurumena, geopolitika eta aktualitateko bestelako gaiak lantzen dituzte Pello Zubiria eta Jenofa Berhokoirigoinek saio honetan.

Oasiko Kronikak

2020ko etxeko konfinamenduko oasian sortu, eta zenbait hilabetez, umore kritikoz aktualitateari heldu zion saioa.