1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.
1978ko uztailaren 8an, Iruñeko Sanferminetan Poliziak tiroz hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzeko eta gertakari horiek argitzeko EH Bilduk aurkeztutako proposamena onartu du ekainaren 26an Espainiako Kongresuak. EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bat du oinarri eskaerak, eta onarturiko proposamen berria erdibideko zuzenketa bat da, EH Bilduk PSOErekin eta Sumarrekin adosturikoa. Aldeko 174 boto jaso ditu testuak –PP, Vox eta UPN aparte, beste guztien babesa bilduta–. PPk eta Voxek aurka bozkatu dute eta UPNk abstentzioa eman du.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEk eta Sumarrek konpromisoa adierazi dute egia ezagutzen "laguntzeko" eta Nafarroako Gobernuarekin eta Parlamentuarekin batera lan egiteko, 78ko Sanferminei buruzko dokumentu, informazio eta datu guziak haien eskura jartzeko. Zentzu horretan, EH Bilduk gobernua osatzen duten indar politikoen konpromisoa erdietsi du "1968ko Sekretu Ofizialen Legearen moldaketa bultzatzeko, gardentasunean oinarritutako marko juridiko berri batean aurrera egiteko eta dokumentuak desklasifikatzeko, 78ko sanferminetako gertakarien gisako egoeren egia ezagutzeko eta argitzeko".
78ko sanferminetako biktimak "oroitzeko eta aitortzeko ekitaldi ofizial bat" burutzeko asmoa ere jasotzen du testuak. Bide horretan, oztopoak oztopo, 'Sanferminak 78: gogoan' bezalako elkarteek "egindako lan nekaezina" azpimarratu nahi izan du EH Bilduk. 78ko sanferminetako eta 1976ko Martxoaren 3ko biktima elkarteen parte hartzea sustatuko dute giza eskubideen aurkako urraketak argitzeko batzordean, EH Bilduk Memoria Demokratikoaren Legea proposatu eta adostutakoa martxan jarrita.
1978ko uztailaren 8an polizia olde bat Iruñeko zezen plazara sartu zen tiroka eta borrak eskuan, amnistiaren aldeko pankarta baten aitzakian. Esku-hartze armatu handiago baten hasiera baino ez zen, hurrengo egunetan Iruñean eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan errepresio polizialak dozenaka atxilotu, ehunka zauritu eta bi hildako utzi zituen: German Rodriguez eta Joseba Barandiaran. Garai hartan bi sumario judizial ireki ziren, baina ezetsi egin ziren eta 1983an behin-behinean artxibatu ziren. Froga edo testigantza berriak aurkeztuz gero, berriz ere zabaldu ahal izango lirateke, eta orduz geroztik badabiltza hainbat herritar eta erakunde 1978ko uztailaren 8ko gertakariei lotutako dokumentuak argitara emateko eskatzen.
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]
Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez
Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.
Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]
¡No os importe matar! Sanfermines 78: Crimen de estado liburuaren aurkezpena hartuko du Altsasuko Gure Etxea eraikinak asteartean, 19:00etan
Sanferminak 78 Gogoan! elkarteak eta poliziak hildako German Rodriguezen anaiak jarri dute kereila espainiar barne ministroen kontra, Zigor kodean oinarrituz.
1978ko uztailaren 8an gertatutakoa estatuaren krimena izan zela azpimarratu dute SF78 Gogoan plataformako kideek, aurretiaz ongi antolatutako estatu krimena.
Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.
Begoña Zabala (Algorta, Basque Country, 1950) reached Iruñea in 1977 and was a first-hand witness of the police attack in the bullring and outside it. She is a lawyer by profession, a member of the committee for establishing what took place, and she has... [+]
Ez dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.
Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat... [+]
Egia, justizia eta ordaina exijitu dute igande honetan milaka lagunek Iruñean 1978 Sanferminetako gertakariak eta German Rodriguez oroitzeko egindako ekitaldian.
Iruñera 1977an iritsi zen Begoña Zabala (Getxo, Algorta, 1950) eta lehen lerrotik bizi izan zuen zezen plaza barruan zein kanpoan 1978ko Sanferminetako poliziaren erasoa. Abokatua lanbidez, gertaera haiek argitzeko adituen ikerketa batzordeko kide da eta alde... [+]