Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon da orduz geroztik ikastolaren eta Beskoitzeko Herriko Etxearen artean, eta ikastola bizirik mantentzeko borroka gogorra eraman du Seaskak. Albistea txalotu dute bi aldeek, gatazka gogor bati emandako aterabidetzat dutelako.
Urte luzeetako borrokaren ondotik, azkenean lortu dute Beskoitzeko (Lapurdi) ikastolako guraso, haur eta irakasleek ezinbesteko zutena: ikastola eraiki ahal izateko 2.500 metro koadroko lursaila. Seaskako Antton Etxeberri lehendakarikideak, Beskoitzeko auzapez Pascal Jocouk eta Beskoitzeko ikastolako lehendakarikide Manu Diribarnek eman dute horren berri ostegunean buruturiko agerraldian. Jakitera eman dutenez, lurraren jabetza herriko etxearena izanen da, baina Seaska izanen da egoitzaren jabe. Obrak laster hasiko dituzte eta 2026ko irailerako nahi dituzte bukatu.
Horiek horrela, orain arte prefabrikatuetan ikastera behartuak ziren 50 bat haurrek ohiko eraikin batean segitzen ahalko dute hezkuntzaren bidea. Diribarnek bere poza eta lasaitasuna adierazi ditu: "Iragan ekainean, gure haurrek kanpo ezarriak izateko mehatxua jasan behar izan zuten. Zinez eskertu nahi ditugu herriko etxea eta Seaska, Beskoitzeko eta eskualdeko guraso eta haurrei euskarazko hezkuntzarako hautua egiteko baldintza onak bermatzeko erakutsi duten borondateagatik".
EPFL Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikoari esker, merkatukoa baino apalagoa den prezio batean eskuratu ahal izan dute lursaila, bertan interes publikoko antolaketak egiteko. Lorpena "berri biziki ona" dela zehaztu du auzapezak, aitzineko auzapezarekin izandako gatazkari aterabide bat atzeman izanaz pozik.
2013an ireki zuten Beskoitzeko ikastola etxe pribatu batean, eta ondotik eraiki zituzten prefabrikatuak, bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an, eraikin sendo bat eskuratzeko proiektua aurkeztu zuen Seaskak, baina eraikitzeko baimena ukatu zion herriko etxeak, ikastolen federazioak aurkezten zituen proiektu guztiei ateak hetsiz. Gainera, 2023ko abenduaren 18ko herriko kontseiluan, eskura izan zituen lurrak erabiltzeko baimenik gabe utzi zuten ikastola. Horrek haserrea eta kezka piztu zituen ikastolako gurasoen eta umeen artean, baita Seaskako kideen baitan ere, eta aterabide bat lortzeko mobilizazioak indartu zituzten.
Ikastolaren auziak sorturiko tentsio eta gatazka giroagatik, iazko martxoan aurkeztu zuen bere dimisioa auzapez kargua zuen Fabienne Ayensak. Hala ere, bitarteko aterabide gisa, ikastolak baliaturiko lurrak beste urtebetean erabili ahal izateko baimena bideratu zien. Iazko ekainean hauteskundeak irabazi zituen Joucouk, eta ikastolaren auziari aterabide bat aurkitzeko nahikeria plazaratu zuen berehala: "Mahai baten inguruan jartzea lortzen dugularik, konbentzituak gara konponbideak atzematea lortuko dugula. Hori izanen da gure egiteko nagusia: herria baretzea eta arazoei konponbideak aurkitzea".
Botoen %55 lortu du Pascal Jocouk Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Fabienne Etchegaray aurkariak bozen %44 atera du. Hemezortzi kontseilari izango ditu gehiengoak, eta bost oposizioak. Berriako Ekhi Erremundegik eginiko elkarrizketan, ikastolaren aldeko konpromisoa... [+]
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.
Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.
Ikastolako gurasoek protesta egin dute agiantzen ekitaldian, heldu den ikasturterako aterabiderik gabe jarraitzen baitute oraindik ere ikastolako haurrek.
Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok asteartean, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bildu dira herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustengatzeko.
Olentzerok ikatza banatu die herriko hautetsiei. Gurasoek salatu dute Beskoitzeko Herri Etxeak ikastolarekin zuen hitzarmena hautsi duela, eta irtenbiderik eman ez dietela. Hala ere, ziurtatu dute ikastolaren biziraupenaren alde “kosta ahala kosta” borrokatuko... [+]
Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]
2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.
Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an,... [+]
Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...
Danborren burrunba aditu da Beskoitzeko karriketan. Hiriburu, Lekorne, Hazparne, Bardoze eta Arberoako ikastoletako ikasleek elkartasuna erakutsi diete Beskoitzeko ikaskideei danborrada zaratatsu batekin.
Beskoitzeko ikastola txiki geratu dela, baina zentroa handitzeari Herriko Etxeak oztopoak jartzen dizkiola aspalditik salatzen du ikastetxeak. Gatazka honen erdian, Herriko Etxeak deliberatu du 3 urteko umeak ezin duela ikastolako kantinan bazkaldu. Protesta deitu dute astearte... [+]
Ekaineko baldintza beretan abiatu dute ikasturte berria Beskoitzeko ikastolan: espazio ttipiegia duten haur kopuru gero eta handiagoarentzat. Jarrera hetsiarekin segitzen du herriko etxeak eta ez die momentuz aterabide baikorrik eskaintzen.
Horien artean da Armendaritze, eta ondorioz, baratze eta landare ureztatzea bakarrik arratseko 20:00 orenetarik goiti egin beharko dira, eta auto garbiketak edo pizina betetzeak debekatuak izanen dira.