Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere dokumentazioan, Kolonbian legez onartu zela probetsita; baina Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioak ez dio onartzen, bakarrik bi genero baitaude estatuan.
Lehenik eta behin, zelan zaude?
Oso prozesu etsigarria da. Hasieran ez nuen uste horren luzea izango zenik. Kolonbiara heldu nintzenean nire izen eta genero aldaketa egin nuen, eta uste nuen EHUkoa ere horrelako erraza izango zela. Baina uste dut inoiz egin dudan tramiterik gogorrena izaten ari dela. Gogorrena, erakundeen isiltasuna da.
Jende askok lagundu dit, eta horri oso eskertuta nago, baina unibertsitateak ez. Horregatik, hori iruditu zait etsigarria. Baina horri gehitzen zaio nik master horretan tesi bat egin nuela trans gorputzekiko dagoen kolonialitatearen inguruan eta argi islatzen da hori kasu honetan.
Zelakoa izaten ari da prozesua?
Urte eta erdi inguru daramat prozesu horretan, denbora nahikotxo. Hasieran, esan moduan, Kolonbian nire paperak aldatu nituen, baita sexuari dagokion atala ere. Nire paper guztietan egin nuen, eta badakidanez unibertsitateak protokolo bidez funtzionatzen duela, idatzi egin nuen EHUra eta jakinarazi egin nien paperak aldatu nituela, eta galdetu nien zer egin behar nuen informazio berria nire unibertsitateko tituluan agertu zedin. Nire lehengo izenarekin bidali zidaten titulazioa. Informazioa eguneratzeko eskatu nien, eta baietz esan zidaten hasieran, baina ez nuen beste mezurik jaso. Nik uste nuen tramitea martxan zegoela, baina gero jakinarazi zidaten geldituta zegoela, Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioak geldiarazi zuela, ez-bitar markagailuak ez zuelako bat egiten formatuarekin: femeninoan edo maskulinoan egin ahal zen bakarrik. Esan zidaten unibertsitatean aztertuko zutela zer egin zitekeen, eta sentitu nuen informazioa jaso nuela leku askotatik, baina beti zen informazio bera: ezin zitekeela ezer egin.
Unibertsitatearen bitartez ez dut informaziorik lortu, aipatutako pertsona horien bitartez bakarrik. Abokatu batekin nabil eta errekurtsoa jarriko dut. Ni Kolonbian nago, eta ezin naiteke EHUra fisikoki bertaratu eta prozesua bertatik bizi. Asko frustratzen nau horrek. Marta Luxanekin harremanetan jarri nintzen, eta hortik aurrera gauzak aldatzen hasi zirela sentitu nuen. Pertsona trans eta ez-bitarren elkarteak hurbildu zaizkit, eta prozesu hau kolektibo bihurtu dugu eta ikusarazi zer gertatzen zaien pertsona ez-bitarrei Espainiako Estutan.
Kasua publiko egin duzu. Zergatik?
Honen asmoa da prozesua mugitzea, baina horrekin batera eztabaida handiagoetara eramatea gaia, ez da nire arazoa bakarrik: ez da nik titulua lortu eta kito. Zer ari da gertatzen identitate ez-bitarrekin? Zer ari da gertatzen identitate ez-bitar migratzaileekin herrialde kolonialei eta normari aurre egiten diotenean? Norma horrek ez ditu gure identitateak ezagutzen.
Uste dut kasu hau konpontzen bada ere, garrantzitsua dela hau diskriminazio juridiko gisa aurrekarietan geratzea. Nik ez ditut beste ikasle batzuen baldintza berak izan.
Generoa ezberdin ulertzen da Europan?
Bai, eta uste dut zerikusia duela kolonialitatearen irakurketekin, eta ausartzen naiz esatera irakurketa horiek Ipar Globalean ere eragina dutela, bere eraikuntzetan. Eta uste dut batzuetan Ipar Globalak ez duela interesik Hegoaldean egin diren eraikuntzak ikusteko, adibidez, Argentinan edo Kolonbian. Migratzaile askorekin egin dut berba, eta esaten zidaten Espainiako Estatuan trans legea onartu dutela, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin? Eta zer gertatzen da migratzaileekin? Hor galdera garrantzitsu bat dago, nire ustez, eta da ze gorputzen inguruan ari garen eztabaidan. Eta pentsarazten dit ea zelan “trantsitatzen” den Espainiako Estatuan, ze aukera dauden eta zelan batzuk beste batzuk baino balio handiagoa duten. Adibide argi bat: generoa hain garrantzitsua bada unibertsitate tituluetan, zergatik ez dute “e” jartzen aukeren baitan?
Erakunde batekin tratua izatea, ez dakiena norekin landu behar duen gaia, oso gogorra da.
Nola eragin dizu titulua ez jasotzeak?
Lehenik eta behin, nik sentitu dut emandako tratua ez dela gainontzeko ikasleei emandakoa. Horri gehitu behar zaio nire titulazio lehengo izenarekin eman didatela, eta hori oztopo bat dela nire bizitza profesionalean: tituluak asko balio du, leku batzuetan onartzen dizute, baina doktoretza bat egin nahi badut, zer egin behar dut master hori barik?
Leku batzuetara sarbidea izateko oztopo bat ari da izaten. Nik titulazioa identifikatzen naizen izenarekin izan nahi dut, nire gainontzeko paper guztiak horrela daude, geratzen den bakarra hauxe da. Baina, horrez gain, Kolonbiakoa naiz, titulua emanda ez da nahikoa: hemen konbalidazio prozesu batetik pasatu behar dut.
Zenbait talderen babesa jaso duzu, prentsaurrekoa ere eman zuten zure kasua azaltzeko. Zelan sentitu zara babes horrekin?
Ez dut ukatuko sorpresa hartu nuenik. Izan ere, laguntzen ibili zaizkidan taldeak Bilbokoak dira gehienak eta badakit Donostiara joaten ibiltzea nekeza dela. Oso ekintza polita izan zen elkarteen konpainia sentitzeko, oso prozesu nekagarria izaten ari baita gorputza jartzea, eta egun batzuetan pentsatzen dut ez dudala egin nahi. Baina egun hartan sentitu nuen: “Ez nago han, ezin dut gorputza jarri, baina jende askoren konpainia daukat han eta zauri horiek eurenak ere badira”. Horregatik, uste dut jarraitzeko gogo handia eman zidala.
Ze etorkizun ikusten diozu honi?
Hurbildu zitzaizkidan gizarte mugimenduetako kideek abokatu baten telefonoa eman zidaten, eta abokatuak bere konpainia eskaini zidan aktibismo mailan. Espero dut errekurtsoa uztailean jartzea diskriminazioa salatzeko, baina baita prozesua bizkortzeko ere.
Arazoa ez da unibertsitatearena, Unibertsitate Ministerioena da, eta ministerioarekin izandako komunikazioa unibertsitatearen bitartez izan da. Ez nuke jakingo esaten zein den ministerioaren bertsioa. Baina hortxe dago oztopoa. Horregatik nahiko nuke hau kasu isolatu moduan ulertzea baino eztabaida sortzeko aukera moduan ikustea, pertsona ez-bitarrekin eta pertsona ez-bitar migratzaileekin zer ari den gertatzen. Gure herrialdeetan sortu ditugun errealitateak ez dituzte onartzen Europan, eta uste dut nire tituluaz gertatu daitekeena alde batera utzita, garrantzitsua dela galdera horiek mahaigainean jartzea. Gustatuko litzaidake unibertsitateak ere esku hartzea, han beste erantzun batzuk jasotzea. Badakit ez dagokiela beraiei, baina bestelako konpainia bat eman dezakete, zelan nagoen galdetu, hurrengo pausoa zein izan daitekeen eztabaidatu.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.