Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Joxe Miel Barandiaran eta Fermin Leizaola. Argazkia: Fermin Leizaola Funtsa
Joxe Miel Barandiaran eta Fermin Leizaola. Argazkia: Fermin Leizaola Funtsa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin egindako elkarrizketa batean esan zuenez, “San Telmo Museoa ederki baino ederkiago ezagutzen nuen, tipi tipitatik hasita, zeren ia igandero museora joaten nintzen hango gauza harrigarriak ikustera”. Eta museora joaten ez zenetan mendira joan ohi zen, Uliara gehienetan, harriak biltzera, mineralogiak erakarrita. Isidro Odriozola irakasleak erakutsi zion bildutakoa sailkatzen, eta aitak emandako liburuek eta laborategiko materialek ere lagundu zioten. “Hamairuren bat urte nituela lehen analisi kualitatiboak aurrera eraman nituen”.

Hiru urte geroago espeleologiak liluratuta hurbildu zen Leizaola Aranzadira. “Noiz helduko ote nintzen nire amets guztien gailurrera, hots Aranzadi Taldeko Espeleologia sailean lana egiten zutenekin harremanetan jartzera?”. San Telmora hurbildu zen egun hartan ez zuen ametsa bete, Antonio Arratibel idazkariak gustatu ez zitzaion erantzuna eman baitzion: Aranzadiko Espeleologia Saila geldirik zegoen. 

Arkeologiaren mundu berria

Baina handik egun gutxira Historiaurreko Sailaren biltzarra egingo zutela eta hurbiltzeko gonbitea egin zion Arratibelek, baita Leizaolak pozik onartu ere. “Gure maisu eta jakintsu galanta den Joxe Miel Barandiaran zegoen mahaiburuan (…) biltzarre hartan beste mundu berri batetan sartu nintzela konturatu nintzen. Mundu hura ere, oso interesgarria zela pentsatu nuen”, esan zuen duela 50 urte.

Eta bere ametsa betetzeari ekin zion orduan: deialdi bat egin eta hamahiru lagunekin Aranzadiko Espeleologia Saila berpiztu zuen. Jesus Elosegik abiatutako Gipuzkoako katalogo espeleologikoa osatzeari ekin zioten. 250 haitzulo baino gehiago aztertu zituen donostiarrak

Espeolologia talderik ezean, arkeologia lanetan parte hartzeko baimena eskatu zien mutikoak. Hiru urte eman zituen Aranzadiko arkeologoekin lanean, tarteka indusketetan parte hartzen, baina, nagusiki, ia egunero, ikastetxetik atera eta gaueko hamarrak ingurura arte aztarnategietan topatutako objektuak garbitzen eta sailkatzen.

Eta bere ametsa betetzeari ekin zion orduan: deialdi bat egin eta hamahiru lagunekin Aranzadiko Espeleologia Saila berpiztu zuen. Jesus Elosegik abiatutako Gipuzkoako katalogo espeleologikoa osatzeari ekin zioten. 250 haitzulo baino gehiago aztertu zituen donostiarrak, eta 150 intsektu espezie jaso zituen, entomologia ere interesgune baitzuen. Baina bildutako guztien artetik, Leizaolak ez zuen lortu bi intsektu sailkatzea: “Bi hauek Kataluniako Francisco Espanol Col naturalista jakintsuari bidali genizkion. Honek zionez, espezie berri bat bilatu nuen eta izen hau jarri zion: Aranzadiella Leizaolai”.

Iaz 4.500 bat objekturen dohaintza egin zion Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuari, eta 45 urtez Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari izan zen

Artzainen deia

Kobazuloei buruzko informazio bila, Leizaola kalekumea inguruko baserritarrei eta artzainei galdezka aritzen zen, eta, Espeleologia Sail berpiztuak bere beharrik ez zuela  ikusirik, etnografiara hurbildu zuen interes berri horrek. Artzantzaren egoerak kezkatu zuen bereziki: "Nongo eta zein aldaketak justifikatu lezake gure eta beste herri batzutako bizimodu eta ohitura zaharrak erabat ahaztea, ezerezko ilunean amildu arte? (...) Hoien bizimodua eta ohiturak, gero eta gehiago, galtzen ari ziren; hori dena galdu baino lehen, jasotzeko gogoa sortu zitzaidan”. Eta bai ederki jaso ere. Iaz 4.500 bat objekturen dohaintza egin zion Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuari, eta 45 urtez Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari izan zen.

Fermin Leizaola ekainaren 16an hil da 81 urterekin, espeleologiaren ametsa aserik. Baina bere jakinmina aseezina zen, eta jakinminak zabaltzen zizkion mundu guztiak oso interesgarriak zirela pentsatzen zuen. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
"Gu haurrak ginenean zinea herriaren aisialdia zen; hori orain telesailekin gertatzen da"

Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]


2025-10-01 | dantzan.eus
Iruñea: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2025

Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]


Gomendioak
Zinemaldiko zortzi film hauek ikusi behar dituzu

Die my love

Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan

Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]


2025-09-29 | Bertsozale.eus
Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa
Urdulizko Kultur Etxean jokatu da txapelketako lehenengo saioa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Bizkarra. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.

Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


2025-09-29 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Zinemaldiko sari banaketa, aretoan eta kalean
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

'Los domingos'-ek irabazi du Urrezko Maskorra, eta Jose Ramon Soroizek aktore onenaren saria

Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.


2025-09-28 | Kanaldude
Uda leku
MULTIMEDIA - Antzezlana

Pantzo Hirigaraik idatzi eta zuzendutako antzezlana da 'Uda leku'. Opor garaiko kanpaldi baten istorioa kontatzen du eta 2024ko martxoan Itsasun egindako emanaldia da honakoa, Kanaldudek bideoz grabatua.


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
Jay Kelly
Aktore bakartia

Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
La grazia
Gai konplexuek lanketa konplexua dakarte

Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!