Gallup multinazional estatubatuarraren uztaileko inkestaren arabera, ukrainarren %69k nahiago dute gerraren amaiera lehenbailehen negoziatu, eta soilik %24k babesten dute borrokarekin jarraitzea garaipena lortu arte. Seguruenik, Errusiak ere badaki hori, eta horregatik areagotu ditu zibilei zuzenean eragiten dioten erasoak. Datu ofizialik ezean, askok diote gerra honek 250.000 edo 300.000 gazte inguru hil dituela dagoeneko bi aldeetan. Ez da harritzekoa bi herrialdeen artean 350.000 bat desertore egotea. Baina gerra-makineriak ez du gizatasunik, eta datuak datu, Ukrainak ez du gaitasunik Errusiak bereganatu dituen lurraldeak berreskuratzeko. [...]
ARGIA proiektua eusteagatik eta informazio iturri euskalduna izateagatik.
”


