Lualaba eskualdean dagoen meatzean jendeak tiro hotsak entzun eta ihesean hasi denean, egurrezko egitura bat eta lurrazala behera erori dira. Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernuak oraingoz 40 hildako zenbatu ditu baina dozenaka desagertu daude eta ehundik gora izan daitezke bizia galdu dutenak, bertako iturrien arabera. Herrialde horretatik esportatzen da munduan kontsumitzen den kobaltoaren %76, eta zati handi bat legez kanpo erauzten da esplotazio baldintzetan, atzerriko multinazionalak eskulan horretaz baliatzen diren bitartean
51.000 zaletu baino gehiago bildu ditu euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partida "historikoak", larunbat iluntzean Bilboko San Mamesen. Palestinar herriaren aurkako genozidioa salatu eta euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute bai estadioan eta bai partidaren atarian egindako mobilizazio jendetsuetan. Futbolean, euskal selekzioak irabazi du (3-0).
Pasa den astean ohartarazi zuen Batu Elkarlaguntza plataformak etxegabetzea egitekoak zirela, eta kontzentrazioa deitu dute ostegun goizerako. Ertzaintza oldartu egin zaie bertaratutakoei, eta bizilagunekin batera zeuden plataformako kideak identifikatu ditu.
Frantziako legebiltzarreko aktualitatea jorratzen duen Politiques à table LCP kateko programan, Peio Dufau elkarrizketatu dute. Une hau utzi du saioak. Bideo euskaratua Mikel Irastorzak sareratu du.
Gizonezkoen futbol profesionala ez da, hain zuzen, gizarte hobea irudikatzeko ezeren eredua, klasismo eta indibidualismoaren gorazarrerako ez bada. Baina tarteka, oso tarteka, kausa justuen bozgorailu aparta izan daiteke. Larunbatean, mapetan agertzen ez diren bi herriren izenean batu ginen zelaian 51.000 lagun eta beste 322.000 inguru pantailetan. Ukazioak badu alde onik: besteek sufrituriko inposaketa eta injustiziak errazago geure egitea. Futboletik atera gabe, nola ulertu bestela Palestinako selekzioak orain arte Europan inoiz jokatu ez izana, eta lehen bi partidak Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan izatea? Kirola tresna bat da, ez helburua. Ez dadila genozidio bat gertatu behar horrelakoak sarriago bizitzeko.
Post data. Orain bi urte, Palestinako bandera bat eramateagatik Eibarko futbol zelaitik kanporatu eta Ertzaintzak isuna jarri zion zaleari zapatuan marraztuko zitzaion irribarre txikiagatik bakarrik merezi izan du.
Argazkia: Ekaitz Zilarmendi
Testua: Axier Lopez
Herria bizirik mantentzeko beharrezkoa delako.
”


