Ludditen aurkako epaiketa garrantzitsua abiatu zuten Ingalaterran

Duela
212
urte

1813ko urtarrilaren 2an,

Ludditen aurkako epaiketa garrantzitsua abiatu zuten Ingalaterran. Luddismoa industria-iraultza garaiko langile mugimenduaren korronte bat izan zen, artisautzaren tradizioa eta euren lanpostuak kolokan jartzen zituzten makineria eta lantegiak suntsitzeagatik ezagunak. Mugimendu ongi antolatu eta deszentralizatua zen. Ez zuten lider ezagunik eta haien idatziak Ludd Generala ezizen misteriotsuarekin sinatzen zituzten. Kapitalismoaren finkatzean momentu garrantzitsua zen, eta mugimenduaren aurka gogor egin zuten agintariek, fabriketan espioiak erabilita edo makineria hausteagatik heriotza zigorra ezarrita. Foku nagusiak Ingalaterrako Lancashire, Nottinghamshire eta York hirietan piztu ziren. Esan bezala, azken horretan 66 langile epaitu zituzten urtarrilean makineria puskatzea egotzita. Emaitza: zenbait deportatu eta hamalau exekutatu zituzten.

Iturria:

Iturria: E. P. Thompson, La formación de la clase obrera en Inglaterra (Capitán Swing).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik