Frankisten omenez jarritakoa kendu dute Elgoibarren. Espazio publikotik faxismoarekiko edozelango lotura ezabatzeak guztion pozerako beharko luke. Baina ez da hala. Batzuk, EAEn frankismoa amaitu zenetik agintean direnak, kexu dira. Eta gainera, gurutzea 2025. urtean eraitsi da, gauez eta aurpegia estalita. Harritzekoa bada ere, oraindik ere klandestinoa baita inposatutakoa kentzea. Aspaldi bota behar ziren ikur horiek guztiak, festa giroan eta erakunde publikoen babesarekin. Faxistak eta jainkoen ordezkari terrenalak beti joan dira eskutik, bereziki katolikoen sektakoak. Elkar elikatu dute Europako diktaduretan, eta ez dute inoiz ezkutatu. Espainiako faxisten buruzagia ohean lasai ederrean hil zenetik 50 urte pasa eta gero, antifaxistak dira ezkutatu behar direnak harrizko iragarki horiei darien iragan autoritarioa mendietatik garbitzeko.

Argazkia: Barren.eus CC-by-sa
Testua: Axier Lopez

Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Euskarazko prentsa kritiko eta kalitatezkoa delako ARGIA.

Arbonatik Olivier
Laburrean
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
ARGIA Solasaldiak ARGIAko egileekin hitzaldi, liburu aurkezpen, tailer edo bestelakorik antolatzeko aukera duzue: solasaldiak@argia.eus
Azoka