Zuek ematen didazuen laguntza eskertu nahian
”Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen René Cassin 2025 Saria emango dio Francesca Albaneseri, Nazio Batuen Palestinako Lurralde Okupatuetarako errelatore bereziari. Albanese ezaguna da gurean, besteak beste, uztailean publikoki salatu zuelako hainbat enpresa multinazional Palestinako genozidiotik “etekin ekonomikoa” lortzen ari zirela. Horietako bat Beasaingo CAF zen, kritika eta salaketa ororen aurrean Jaurlaritza behin eta berriz haren defentsan agertu den enpresa. Palestinarekiko borroka internazionalista ez da eten, baina itxurakeria ere ez.
Argazkia: CAFen Beasaingo egoitzan hainbat lagun kateatu dira larunbatean, genozidio eta apartheidaren konplize zuzena dela salatzeko. Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

