Tropa liberalak Lutxanako gudurako posizioak hartu zituen, Lehen Karlistaldian

Duela
190
urte

1836ko abenduaren 19an,

Tropa liberalak Lutxanako gudurako posizioak hartu zituen, Lehen Karlistaldian. Britaniar itsasontzien laguntzaz, Areetara zaldiak eta kanoiak eraman zituzten, eta txalupekin zubi bat osatu zuten. Suntsituta zegoen Lutxana hartzea zuten helburu, hortik Cabras, San Pablo eta Banderas mendiei eraso egiteko. Gudua abenduaren 24ean, Gabon Gauean izan zen. Egun hartako ekaitzaren ondorioz, karlistek ez zuten etsaia ikusi gainean izan arte. Biharamunean, Bilboko setioa altxatu zuten liberalek.

Iturria:

Ander Zarraga, 1836ko Gabon Gaua: Lutxanako bataila (Hiruka, 2024ko abenduak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...