Europak mailegu bidez finantzatuko du Ukraina, eta ez Errusiaren aktiboak erabilita

  • Europar Batasunak Ukrainari eusteko konpromisoa berretsi du, baina barne-desadostasun nabarmenekin. Errusiako Banku Zentralaren aktibo izoztuak erabili gabe, EBk 90.000 milioi euroko mailegua emango dio Kievi hurrengo bi urteetarako, aurrekontu komunarekin bermatua. 

     

Wikimedia Commons

2025eko abenduaren 19an - 11:13
Azken eguneraketa: 12:58
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Europar Batasunak zin egin zuenarekin bete du, baina ez taldekide guztien gustura. Ukrainari dirua emango dio beste bi urtez, gutxienez, baina ez Europak bere eskuetan dituen Errusiako Banku Zentralaren aktibo izoztuak erabilita. Alegia, ez da Errusiaren dirua izango, oraingoz modu zuzenean, Ukrainaren biziraupena bermatuko duena datozen bi urteetan. Aldiz, batasuneko herrialdeek 90.000 milioi euroko mailegua emango diote Ukrainari, EBren aurrekontuarekin bermatua. Ukrainak mailegua itzuli beharko du soilik Errusiak gerrak eragindako kalteengatik ordaintzen duenean. Gainera, Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak iragarri du Europak aktibo errusiarrak ez dituela ukituko Errusiak kalte ordainak ordaindu arte.

Eztabaida izan da Europako goi mandatarien arteko bileran, Ukrainari zein modutan lagundu, eta eurobonuak erabiltzea adostu dute, denak ados ez bazeuden ere. Italia eta Belgika fondo izoztuak erabiltzean kontra agertu dira, Errusiak azken horren kontrako neurriak hartu ditzakeela argudiatuta. Europar Batasuneko herrialdeek blokeatuta dituzten Errusiaren 210.000 milioi euroetatik 180.000 milioi inguru Belgikak gordetzen ditu Euroclear finantza enpresan. Herrialde horiek adierazi dute EBk "kaosa eta zatiketa" saihestu dituela Ukrainari laguntzeko zor komunaren aldeko apustua egitean. Eztabaidaren beste aldean, Alemania ez da pozik irten bileratik. Friedrich Metz kantzilerrak esan du akordioa "soluzio pragmatikoa" dela, baina aktibo errusiarrak erabiltzea baino "konplikatuagoa".

Bestalde, Errusiarekin harreman estuagoa duten Txekiar Errepublikak, Hungariak eta Eslovakiak ez dute inolako diru erantzukizunik  izango Ukrainarekin. Europa erdialdeko gobernu nazionalista populistek ez dute, beste kideek bezala, diruz lagunduko Ukraina.


Ukrainako gerra kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 29
Errusiak eraso handiak iragarri ditu Kieven eta Europari mehatxu egin dio
Madrilgo drone enpresak ere oreshnik errusiar misil supersonikoen jo puntuan daude

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.