Petronorreko mahai sindikalak 83 eguneko greba amaitu eta hitzarmen negoziazioari berriro ekingo dio

  • 83 eguneko grebaren ondoren, Muskizeko Petronorreko lantegian lanera itzuli dira beharginak, lan baldintzetan aldaketa handirik gabe. Sindikatu nagusiek hitzarmenaren negoziazioari berriro ekitea adostu dute, enpresak grebalarien aurkako auzibiderik ez irekitzearen truke.

2025eko azaroaren 4an Petronorreko langileek elkarretaratzea egin zuten Kutxabanken (Petronorren %15aren jabeak) enpresaren politikak salatzeko. ESK sindikatua

2025eko abenduaren 19an - 12:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Muskizeko lantegian sindikatuek 83 eguneko greba bertan behera utzi dute, langileen baldintzetan aldaketa handirik gabe. Langile batzordeko ordezkaritzako hiruk –CCOO, UGT eta ELA– erabaki dute berriz heltzea lan hitzarmena eguneratzeko negoziazioari, enpresak grebalarien aurkako auzibiderik ez hastea onartzearen truke. Hala ere, greba deialdia langileen asanbladaren “onespenik gabe” bertan behera utzi dutela salatu du Trabajadores Unidos sindikatuak. Petronorrek, aldiz, auzibiderik ez hasteko baldintza gisa exijitu du sindikatu guztiek aho batez onar dezatela grebaren amaiera. Ondorioz, Trabajadores Unidos-ek “behartuta” sinatu du, onartu ezean “zaurgarritasun” egoeran geldituko direla argudiatuta.

Denbora daramate sokatiran langileak eta enpresak. Langileek salatu dute enpresak ordu erdi luzatu nahi duela eguneko lanaldia. Auzitegira jo zuten beharginek, haien ustez enpresak batzordearen onespena behar zuelako hori onartzeko. Oraindik ez dago epairik. Bitartean, langileen %91k hasi zuen greba, eta %80k enpresaren lehen eskaintza ezeztatu zuen. Orain, lan baldintzetan hobekuntza nabarmenik izan gabe amaitu dute greba, eta CCOOk, UGTk eta ELAk lan hitzarmenaren negoziazioan hobekuntzak lortzea espero dute. ELAk ez du baztertu grebara itzultzeko aukera, negoziazioetan hobekuntzarik lortzen ez badute.

 


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.